• eu
  • es
  • en

 

Tailerrak hóPLAY 2014 jarduerak

  • Bideo-jokoen erabilera segurua eta osasungarria + Bideo-jokoen historian jolasean

    taller-videojuegos-seguros-saludablesData: azaroaren 24tik 28ra eta abenduaren 1etik 5era.

    Ordutegia: 09:30-11:00.

    Eskola zentroekin adostuta (bisita erreserbatzeko: 94 612 43 67 edo mediatekabbk@alhondigabilbao.com).

    Lekua: Medialab2.

    Tailer parte-hartzaile eta interaktibo honetan bideo-jokoak modu seguru eta osasuntsuan erabiltzeko tresnak eta oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzte ikasleek. Ondoren, ibilbide labur bat egingo da bideo-jokoen historian zehar, jolastuz, lehenengo egin ziren bideo-jokoak probatuz.

  • Bideo-jokoa lanerako irtenbide legez + Bideo-jokoen historian jolasean

    taller-videojuegos-salida-laboralData: azaroaren 24tik 28ra eta abenduaren 1etik 5era.

    Ordutegia: 11:30-13:00.

    Eskola zentroekin adostuta (bisita erreserbatzeko: 94 612 43 67 edo mediatekabbk@alhondigabilbao.com).

    Lekua: Medialab2.

    Bideo-jokoak Euskadiko etorkizuneko sektorerik estrategikoena dira. Hori dela eta, garrantzitsua da Batxilergoko ikasleek alor horretan egon daitezkeen lan-irtenbideei buruzko oinarrizko nozioak izatea. Ondoren, ibilbide labur bat egingo da bideo-jokoen historian zehar, jolastuz, lehenengo egin ziren programak probatuz.

  • Bideo-jokoak sortzeko tailer trinkoa

    Bideo-jokoak sortzeko tailer trinkoa

    Data: azaroak 29.

    Ordutegia: 09:00-13:30 eta 14:30-16:30.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: Erabilera Anitzeko Aretoa.

    Delirium Studios eta WiMi5-ek emango duten tailer honetan bideo-jokoak nola sortu azalduko dute. Goizeko 9:00etatik 11:00etara Delirium Studios-ek azalduko du bideo-joko bat nola diseinatu, eta erabili ohi diren prozesuei eta metodologiei nola heldu. Ondoren, 11:30etik 13:30era, WiMi5 arituko da, WiMi5 erabiliz plataforma anitzeko bideo-jokoak nola sortu azaltzen –joko horiek PC, tablet, telefono mugikorretan edo telebistan erabili daitezke–. Arratsaldean, ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute bertaratuek, eta irakasleei zalantzak galdetu ere bai.

    delirium

     

    wimi5