• eu
  • es
  • en

Tailerrak 2015

 

Tailerrak AzPlay 2015

  • Zer ikasten dugu historiaz eta teknologiaz bideo-jokoekin jolastean?

    Data: azaroaren 23etik abenduaren 4era.

    Ordutegia: 9:30-11:00 / 11:30-13:00.

    Hezkuntzako zentroekin (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat), Hezkuntza Bereziko ikastetxeekin eta Aniztasun Funtzional Kognitiboa lantzen duten elkarteekin itunduta. Bisita erreserbatzeko: mediatekabbk@azkunazentroa.com.

    ‘Zer ikasten dugu historiaz eta teknologiaz bideo-jokoekin jolastean?’ hezkuntza-tailerra, Psikologia, Aisia eta Giza Garapenean doktorea eta People&Videogames-eko sortzailea den Carlos González Tardónen eskutik Mediateka BBKn.

    Tailerrak teoria eta praktika uztartuko ditu, eta neska-mutilek aukera izango dute 1950etik gaurdaino izan den garapen historikoaren eta teknologikoaren berri jakiteko, sasoi bakoitzean izandako bideo-jokorik garrantzitsuenekin jokatzen duten bitartean. Zer zerikusi dago Gerra Hotzaren eta Tetrisaren artean? Zenbat leku hartzen zuten lehenbiziko ordenagailuek? Nola egin lezake erreka jota dagoen enpresari batek milioi asko eman ditzakeen industria bat eratzeko?Jokoaren bidez, ezagutzaz jabetuko dira, ondo kokatuta eta arintasunez, haien gaitasunak eta heldutasun-maila aintzat hartuta Kontua jokatzen ikastea da.