• eu
  • es
  • en

Tailerrak 2017

  • JOKUPLAY: ETORKIZUNEKO BIDEO-JOKOA DISEINATZEN. GDD JAM JUNIOR

    taller2016

    2017(E)KO AZAROAREN 20(E)TIK 2017(E)KO AZAROAREN 24(E)RA

    Tailer honen bidez, ‘game designer’ baten lekuan jarri nahi da parte-hartzailea, etorkizuneko bideo-jokoak asmatu behar dituen profesional baten antzera hausnartzen ikas dezan.

    Mediateka BBK-ko JokuPlay espazio berriarekin harremanetan dago (gune berri hori jokorako baita, hala bideo-jokoetarako, nola mahai-jokoak egiteko). Tailerrak bideo-jokoa asmatzeko prozesua ikasteko aukera ematen du, hori baita ‘Game Designer’-ak duen eginkizun nagusia.

    Hasteko, bideo-jokoetan dauden tipologia desberdinak ikusi, eta bideo-jokorik esanguratsuenak probatuko dira, parte-hartzaileek genero bakoitzak dituen ezaugarri nagusiak ikus ditzaten.

    Gero, jarduera bat egingo da, ikasitakoa praktikan jartzeko: Diseinuko dokumentu baten bidez (Game Design Document GDD), parte-hartzaileek zirriborro bat sortuko dute, etorkizuneko bideo-jokoa haien ustez nolakoa izango den azaltzeko, proposatutako generoren eta gairen batean. Ondorioz, marrazkia eta azalpena irudikatuko dituzte.

     

    IZENA EMATEKO: IKASTETXEEKIN ITUNDUTAKO IKASTAROA DA.
    INTERESA DUTEN IKASTETXEEK E-POSTAKO MEZUA BIDALI BEHAR DUTE MEDIATEKABBK@AZKUNAZENTROA.EUS HELBIDERA, EDO BISITA ESKATU TELEFONO HONETARA DEITUTA: 94 612 43 67.
    HARTZAILEAK: BIGARREN HEZKUNTZAKO, BATXILERGOKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEAK.
    EGUTEGIA: 2017KO AZAROAREN 20TIK 24RA.
    ORDUTEGIA: 9:30ETIK 11:00ETARA ETA 11:30ETIK 13:00ERA (2 TAILER EGUN BAKOITZEKO)
    HIZKUNTZA: GAZTELANIA.

    MEDIALAB 2
    2. solairua

  • JOKUPLAY: BIDEO-JOKOAREN ERABILERA SEGURUA ETA OSASUNGARRIA

    2017(E)KO AZAROAREN 27(E)TIK 2017(E)KO ABENDUAREN 1(E)RA

    Mediateka BBK-ko JokuPlay espazioarekin harremanetan dago (gune berri hori jokorako baita, hala bideo-jokoetarako, nola mahai-jokoak egiteko). Tailerrak osasuna eta bideo-jokoa kontzeptuak lantzea du xede.

    Ildo horretan, bideo-jokoa zer den definitu, eta ibilbide bat egingo da haren historiatik barrena, bideo-jokoa gizartearekin nola konektatu den aztertuta.

    Horri loturik, bideo-jokoaren erabilera seguru eta osasungarriaren kontzeptua landuko da, batez ere ikusmenaren zaintza.

    Ikasleek erabilera, gehiegikeria eta mendetasunaren artean dagoen desberdintasuna ikusiko dute, eta denbora arrazoizko era batean kudeatuz mendetasuna saihesteko modua ikasiko dute.

    Era horretan, arriskuak saihesteko emandako gomendio argi eta erraz batzuekin, hobeto jakingo dute bideo-jokoa zer den, eta haren ahalmen onuragarriei ahalik eta etekin gehien nola atera.

     

    IZENA EMATEKO: IKASTETXEEKIN ITUNDUTAKO IKASTAROA DA.
    INTERESA DUTEN HEZKUNTZA-ZENTROEK E-POSTAKO MEZUA BIDALI BEHAR DUTE MEDIATEKABBK@AZKUNAZENTROA.EUS HELBIDERA, EDO BISITA ESKATU TELEFONO HONETARA DEITUTA: 94 612 43 67.
    HARTZAILEAK: LEHEN HEZKUNTZAKO ETA HEZKUNTZA BEREZIKO ZENTROETAKO IKASLEAK.
    EGUTEGIA: 2017KO AZAROAREN 27TIK 2017KO ABENDUAREN 1ERA.
    ORDUTEGIA: 9:30ETIK 11:00ETARA ETA 11:30ETIK 13:00ERA (2 TAILER EGUN BAKOITZEKO).
    HIZKUNTZA: GAZTELANIA.

    MEDIALAB 2
    2. solairua

  • JOKUPLAY: MUGIKOR ETA BIDEOJOKOEN NEURRIKO ERABILERA

    2017(E)KO ABENDUAREN 2(E)AN

    Aldi berean burutuko diren bi tailerren bidez, alde batetik seme-alabekin eta bestetik gurasoekin, mugikor eta bideojokoen neurrigabeko erabilerak eragin ditzakeen jokaera arriskutsuei buruz hitz egiteko emango dugu lehenengo ordua: kontrol eza, konektaturik egoteko beharra, ikasketetan edo lanean interferentziak sortzea, osasuntsuagoak diren jarduerak alboratzea, bikote edo harreman pertsonalak baztertzea…

    Bigarren orduan, denak elkarrekin, Smartphone-ak eta bideojokoak modu egokian eta neurri aproposean nola erabili ikusiko da, gehiegizko erabilera eragiten dituzten jokaerak saihesteko bideak aztertuz. Era berean, “tekno-mepekotasunen” prebentzioaren lanketari ekingo diogu osasun global eta bateratzaile baterako heziketan oinarriturik. Haurrei hitza ematea helburua da baita ere; batetik, iraultza digitala dela medio beraien bizi-testuinguru kultural eta soziala ulertzeko eta, bestetik, seme-alaben elkar ondoan egon eta lagundu ahal izateko hazkuntza digital honetan.

    Hirugarren ordu bat jorratzea aukeran dago. Bidoejoko-plataformek (Game Center, Google Games) eta bideo-kontsolek (Playstation 4, Xbox One, Nintendo Switch…) aktibitatea ikuskatzeko eta familia bitartekotza errazteko eskaintzen dituzten tresna ezberdinak aztertzeko erabiliko dugu.

     

    IZENA EMATEKO: DOAKOA. ERRESERBA BEHARREZKOA DA: MEZUA BIDALI BEHAR DA MEDIATEKABBK@AZKUNAZENTROA.EUS HELBIDERA, EDO TELEFONO HONETARA DEITUTA (09:00-12:00): 94 612 43 67.
    HARTZAILEAK: FAMILIAK (8 ETA 12 URTE BITARTEKO SEME-ALABEKIN).
    EGUTEGIA: ABENDUAK 2.
    ORDUTEGIA: 17:30ETIK 19:30ERA (JARDUERA EXTRARAKO ORDU BAT GEHIAGO LUZATZEKO AUKERA).
    HIZKUNTZA: GAZTELANIA.
    OHARRA: HAURRA HELDU BATEK LAGUNDUTA ETORRI BEHAR DA (GEHIENEZ 12 ADINGABEKO ETA 12 GURASO).

    MEDIALAB 2
    2. solairua

  • JOKUPLAY : GENERO-BERDINTASUNAREN SUSTAPENA BIDEOJOKOEN BIDEZ

    2017(E)KO ABENDUAREN 4(E)TIK 2017(E)KO ABENDUAREN 5(E)RA

    Haurtzaroan eta aurre-nerabezaroan norbere bizitzaren  inguruko erabakiak hartzen hasten garen garaia dela kontutan harturik, tailer honek genero-rolen hausnarketa egiteko bidea emango die ikasleei bi bideojokoen bidez.

    Berdintasuna sustatzeko eta nesken aurkako diskriminazioa saihesteko zenbait jarduera aurrera eramango dira, apropos diseinatu diren bi bideojoku hezitzaileen bidez. Erabilitako bideojokoak, sare sozialen antza hartzen dute eta mezuak elkartrukatu eta haiekin elkarjokatzeko aukera ematen dute.

    Jardueraren helburua haur eta nerabeei genero estereotipoen eraginetik kanpo beren etorkizun profesionala hautatzeko aukera eskaintzea da, eta, aldi berean, neskek informazio eta komunikazio teknologiak ulertu eta erabil ditzaketela beren garapen pertsonal eta profesionalean adieraztea.

     

    IZENA EMATEKO: IKASTETXEEKIN ITUNDUTAKO IKASTAROA DA.
    INTERESA DUTEN IKASTETXEEK E-POSTAKO MEZUA BIDALI BEHAR DUTE MEDIATEKABBK@AZKUNAZENTROA.EUS HELBIDERA, EDO BISITA ESKATU TELEFONO HONETARA DEITUTA (09:00-12:00): 94 612 43 67.
    HARTZAILEAK: LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILAKO IKASLEAK.
    EGUTEGIA: ABENDUAK 4 ETA 5
    ORDUTEGIA: 9:30ETIK 10:30ERA, 11:00ETATIK 12:00ETARA ETA 15:00ETATIK 16:00ETARA (3 TAILER EGUN BAKOITZEKO)
    HIZKUNTZA: EUSKARA EDO GAZTELANIA.
    OHARRA: TALDE BAT SAIOKO (GEHIENEZ 25 IKASLE).

    MEDIALAB 2
    2. solairua

 

SPONSORS

Logo Bilbao Blanco    BIDC-blanco      logo-dweek-h-c

MEDIA PARTNERS

logo_ser      gaztea1      deia      logo_elcorreo            soloindies      gamedustria 2             presura       devuego       vandal       pocketgamer

LEARNING CENTER PARTNER

harrobia

PARTNERS

adoptmygame         pad        logoDEV       nordic-game       indiecouch       getIT       gameboss       NorthernGameSummit       GamesDubai       gamesslovenia       ludicious       imga

CO-FUNDED BY

europeCreative