AlhóndigaBilbaok hóPLAY 2014 Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren 32 finalistak aukeratu ditu AlhóndigaBilbaok hóPLAYko V. urteurrena hartuko du
  • eu
  • es
  • en

Sari gehiago hóPLAYn garatzaile independenteentzat

Aurten hóPLAY lehiaketaren bosgarren urteurrena izango da, eta, horregatik, ahalegin guztiak egin ditu aukera gehiago lortzeko jaialdian parte hartzen duten estudio independenteentzat.

hóPLAY lehiaketako kategoria bakoitzeko 5 bideo-joko irabazleek jasoko dituzten 25.000 euroez gain, aurten hóPLAYko babesleek sari gehiago eskainiko dituzte.

Alde batetik, Steel Mediak hainbat sari eskainiko dizkie Espainian izango den lehen Big Indie Pitch ekitaldiko irabazleei. Taldearen hedabideetan egindako publizitatearen bidez emango dira 5.000, 2.500 eta 1.000 dolarreko hiru sariak. Bideo-jokoetan espezializatuta dagoen talde honek 45 milioi irakurle baino gehiago ditu hilero. Ekitaldiari esker, hóPLAY lehiaketako finalistek nazioarteko hedabideetako kazetariei aurkeztu ahal izango dizkiete beren bideo-jokoak, esate baterako, hauei: Pocket Gamer, Wired, Observer, IndieHaven, AppSpy, Ready Up edo 148apps.

Gainera, aurten, hóPLAY lehiaketako babeslea den Google Cloud Platform-ek (GCP) hainbat sari eskainiko ditu kreditu gisa Cloud plataformarako.Saririk handiena 100.000 $ dira, eta kreditu gisa emango die irizpide jakin batzuk betetzen dituzte enpresei.

Sari horiekin, edozein indi estudiotarako funtsezkoak diren hiru zutabe eskaintzen ditu hóPLAYk: finantzatzeko laguntza, nazioartean agerian egotea eta eskalagarritasun teknologikoa. Zorte on parte-hartzaile guztientzat.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.