• eu
  • es
  • en

AzPlayren sekzio ofiziala

AzPlayren Sekzio Ofizialean, 20 minutuko iraupena izango duten hitzaldi batzuk egingo dira; horietan, jaialdiko finalistek aukera izango dute bideo-jokoak garatzeko izan duten sormenezko prozesua azaltzeko. Finalistek Jaialdiko epaimahaiaren, gainerako finalisten eta bertaratutako ikusleen aurrean aurkeztuko dute beren jokoa; gehienbat, profesionalak, zaleak eta ikasleak egongo dira ikusleen artean. Hitzaldiak oso didaktikoak izaten dira, eta inspirazio-iturria ere badira; nahasketa horrek jarduera hau markatu du 2010ean abian jarri zenetik.

Sekzio Ofiziala hilaren 29an -egun osoan- eta 30ean -goizez- izango da. Hainbat atsedenaldi egingo dira, parte-hartzaileek networking-a egiteko eta erakusketako jokoak saiatu ahal izateko.

Sekzio Ofizialeko hitzaldiak streaming bidez eskainiko dira Azkuna Zentroaren Youtubeko kanaletik.

2017(E)KO AZAROAREN 29(E)TIK 2017(E)KO AZAROAREN 30(E)RA

AZAROAK 29: 9:30ETIK 19:40ERA.
AZAROAK 30: 9:30ETIK 11:40ERA.

Sarrera dohainik gonbidapenarekin (jaso Infopuntuan edo Eventbriten) eserleku guztiak bete arte.

JARDUERA OSAGARRIEN ZENTROA 2
2. solairua

Ordutegia

Aurkezpena

Hizlaria

Argazkia eta biografia

10:00-10:20

A Place for the Unwilling, AlPixel Games

Luis Diaz

Luis Diaz joko-diseinatzailea (game designer) da, eta A Place for the Unwilling garatu du. Luis “Ludipek” diseinatu, ekoitzi eta PR egiten du Madrilen kokatuta dagoen AlPixel Games indie estudioan; estudio ezaguna da, ‘Missing Translation’, ‘A Place for the Unwilling’ eta argitaratu dituzten dozenaka Game Jams joko txikirengatik.

10:20-10:40

All You Can Eat, Gamechuck

Aleksandar Gavrilovic

Gamechuck bideo-jokoen estudioak joko-esperientzia bakanak eta berritzaileak sortu nahi ditu. Bideo-jokoen generoekin esperimentatzea atsegin dute, joko-mekanikak eta forma berri kitzikagarriko edukiak uztartuz. Uztailaren 13an Steam-en argitaratu zen All You Can Eat da haien lehen jokoa.

10:40-11:00

AntVentor , LoopyMood

Vadim Leonov

LoopyMood indie estudioko ekoizlea, community manager-a eta marketin-zuzendaria da Vadim Leonov. AntVentor da talde horrek ekoiztu duen lehenengo jokoa.

11:00-11:20

Dark Train, Paperash Studio

Dominik Jícha

Dominik Jicha new media art-aren, marketinaren eta jokoen irakasle sutsua eta sustatzailea da Brno hiriko Masaryk Unibertsitatean.

11:30-12:20

Prentsaurrekoa eta kaferako atsedenaldia

12:20-12:40

Distortions, Among Giants

Thiago Girello & Chris Smith

Thiago Girello Among Giants-eko CEO eta Distortions jokoaren zuzendaria da. Chris Smith Distortions jokoaren programatzailea da.

12:40-13:00

Figment, Bedtime Digital Games

Jonas Byrresen

Jonas Byrresen sormen-zuzendaria da Bedtime Digital Games-en; bideo-jokoen enpresa indie bat da hori, eta sormen munduetan ardaztuta dago, adibidez, ‘Back to Bed’ eta ‘Chronology’ jokoetan eta ‘Figment’ joko berrian.

13:00-13:20

Forgotton Anne, ThroughLine Games

Alfred Nguyen

Alfred Nguyen ThroughLine Games-eko CEO eta Forgotton Anneko sormen-zuzendaria da; 2Dko abentura-joko hori PC eta kontsolarako argitaratuko da Square Enix Collective-ren bidez. Danimarkako Kopenhagen kokatuta, asmo handiko ikuspuntu artistikoko istorioetan oinarritutako jokoak garatzen dituen enpresa da ThoughLine Games. Alfred animazioko film-zuzendaria 2008an graduatu zen Danimarkako National Filmschool-en; orduz geroztik, zenbait film eta bideo-jokotan egin du lan, rol desberdinekin.

13:20-13:40

Imagine Earth, Serious Brothers UG

Jens Isensee

Jens Isensee joko-diseinatzailea eta multimedia artista da, indie joko bakanak eta bideo-instalazio artistiko elkarreragile kolektiboak sortzera emana. ‘Imagine Earth’ simulazio planetarioko jokoa egiteaz gain, haren arte interaktiboaren barruan daude, besteak beste, Unity3D bideo-jokoentzako softwarea eta beste elementu tekniko batzuk, hala nola motorrak, bozgorailuak, kamerak, sentsoreak eta pantailak. Inprimatze digitalak eta zinema esperimentaleko film laburrak ere sortzen ditu. Alemaniako Braunschweig-en jaio zen 1981ean.

13:40-14:00

KnightOut, 2nd Studio

Nikki Starostka y Dennis Jensen

Nikki Starostkak eta Dennis Jensenek sortu zuten 2nd Studio 2013an. 2nd Studio mundu osoko jokoen garatzaileei eta argitaratzaileei outsourcing zerbitzuak eskaintzen dizkien indie enpresa bat da. Danimarkan kokatuta dago, eta gaur egun ‘KnightOut’ IPa ari da lantzen, crowdfunding-eko Fig.co gunearen laguntzarekin.

14:00-15:40

Luncha

15:40-16:00

Zip Zap, Philipp Stollenmayer

Philipp Stollenmayer

Philipp Stollenmayer-ek gailu mugikorretarako jokoak diseinatzen eta garatzen ditu. Lagun bakarreko haren Kamibox estudioa bereziki espezializatuta dago ustekabekoen joko barregarri leunetan, hala nola Zip Zap, Pancake – The Game edo Verticow jokoetan.

16:00-16:20

Lost Words, Sketchbook Games

Mark Backler

Mark Backler, CEO Sketchbook Gamesen, garatzailea Lost Words. Bideo-jokoen industrian 11 urtez lan egin zuen EA, Lionhead eta Sony bezalako enpresetan, Harry Potter eta Fenixaren Ordena eta BAFTA saria irabazitako Fable 2ren moduko jokoak eginez; eta, gero, Sketchbook Games sortu zuen Mark Backler-ek. Estudioa egunkari batean garatzen den Lost Words puzzle atmosferikoko jokoa lantzen ari da: jokalariek hitzak erabiltzen dituzte beren pertsonaiarentzako plataforma gisa, eta Rhianna Pratchett jokoen idazle ospetsuaren istorio bat aurkezten du.

16:20-16:40

Mindtaker, Relevo Videogames eta Virtualware

Jon Cortazar

Relevo Videogames-eko Jon Cortazar CEOak Mindtaker garatu zuen Virtualware-rekin batera. Relevo euskal estudioaren sortzailea eta zuzendari exekutiboa da, eta bera arduratu zen web, mugikor ordenagailu eta bideo-kontsolatan hogei produktu baino gehiago zuzentzeaz eta argitaratzeaz.

16:40-17:00

MOW (Minimal Over Wheels), Zeus Software

Julian Oliden & Raul Lopez

MOW garatu zuen (Minimal Over Wheels) Zeus Software-ren sortzaile-kideak dira Julian Oliden & Raul Lopez. Julian Oliden -Mr. Jocyf ezizenez- enpresentzat simulagailuak eta bideo-jokoak programatzen aritu da azken 10 urteetan. Raul Lopez Zeus Softwareren sortzaile-kidea da, eta, “Risky Woods” eya “Biomechanical Toy” jokoak sortuta, bideo-jokoen mundura itzuli da proposamen berri originalekin.

17:00-17:20

Old Man’s Journey, Broken Rules

Clemens Scott

Vienan kokatutako Broken Rules joko-estudioaren sortzaile-kideetako bat da Clemens Scott. Estudioetako buru bisuala da, eta sormen-zuzendari eta artista nagusi moduan egin zuen lan estudioetako “Old Man’s Journey” azken proiektuan. Nahiz eta Clemens jokoaren garapeneko alderdi bisualetik etorri, ohiko jeneralista bihurtu da, bere ibilbide luzean: jokoen garapenean nekez aurkitu daiteke hark ukitu gabeko alorrik.

17:20-18:00

Kaferako atsedenaldia

18:20-18:40

Teotl: Rise of a God, DigiPen’s Rin Tin Team

Iker Eizaguirre, Borja Portugal eta Jon Diego

Iker Eizaguirre, Borja Portugal eta Jon Diego laugarren mailako ikasleak dira DigiPen Institute of Technology Europe – Bilbaon. Rhin Tin Team-eko kideak izan ziren; talde horrek sortu zuen “Teotl: Rise of a God”, kideak ikasketetako hirugarren mailan zeudela.

18:20-18:40

Submersed, Loma Digital

Jose Antonio Muñoz e Imanol Pereira

Jose Antonio Muñoz CEOa, sortzailea, joko-diseinatzailea, garatzailea eta artista grafikoa eta soinu artista da Espainiako Loma Digital joko-estudioan. Imanol Pereira artista grafikoa eta probatzailea da Loma Digitalen.

18:40-19:00

Solo, Team Gotham

Juan De la Torre

Juan de la Torre Gotham taldeko eginkizun anitzeko sortzaile-kidea da. Madrilgo estudioko arte-zuzendaritza, joko-diseinu, merkataritza-garapen eta harreman publikoen arloak jorratzen ditu. 2016an 505Games nazioarteko markarekin The Guest argitaratu zutenetik, Team Gotham ‘Solo’ abentura-joko buru-hausgarria lantzen aritu da; gure barneko nia esploratuz, maitasunaren esanahia bilatzea da jokoaren funtsa. Fig crowdfunding-inbertsioko plataforman finantzatu zuten Solo, 2017aren hasieran, inbertitzaile izugarri batzuei esker: Humble-ko John Graham sortzaile-kidea, Indie Fund-en sortzaile Aaron Isaksen, eta Braid eta The Witness sortu zituen Jonathan Blow industriako gurua.

19:00-19:20

Path to Mnemosyne, Devilish Games

David Ferriz

David Ferriz, Devilish Gameseko zuzendaria eta Path to Mnemosyneren garatzaileaJoko-diseinatzailea eta artista grafikoa, DevilishGames – Spherical Pixel-en sortzaile-kidea. Alacanteko Villenan kokatutako konpainia horrek 20 urteko esperientzia du ia plataforma askotarako bideo-jokoak sortzen. Enpresak 150 titulutik gora garatu ditu bere ibilbidean, eta mundu osoko 100 milioi lagunengana baino gehiagorengana iritsi ahal izan da.

Azaroak 30

Ordutegia: 09:30-12:30

Lekua: CAC2.

09:30-09:40

Opening

09:40-10:00

Rock of Ages 2, ACE Team Software

Carlos Bordeu

Carlos Bordeu ACE Team-eko sortzaile-kidea eta diseinatzaile nagusia da; Txileko estudio horretan egin izan dira joko bitxi eta originalenetako batzuk. 2007az geroztik, ACE Team-ek profesionalki garatu izan ditu jokoak. Hona hemen estudio horretan argitaratutako titulu batzuk: ‘Rock of Ages’ eta ‘Zeno Clash’, ‘Abyss Odyssey’ eta ‘Deadly Tower of Monsters’.

10:00-10:20

Resynth, Polyphonic LP

Andrew Trevillian

Blue Tongue Entertainment-en Blob-en seriean urte askoan elkarrekin lan egin ondoren, Andrew Trevillian-ek Polyphonic LP sortu zuen Sam Izzo-rekin batera. Musikaren eta joko digitalaren arteko mugak esploratzen dituzten jokoak sortzen dituzte haien estudioan. Resynth da haien lehenengo titulua; dagoeneko eskura dago iOSerako, eta laster prest izango da PC, Mac eta Linuxerako.

10:20-10:40

The Almost Gone, Happy Volcano

Jeroen Janssen

Jeroen Janssen negozio-garatzailea eta joko-ekoizlea da Happy Volcanon. Gaur egun, The Almost gone narrazio-esplorazioko jokoa lantzen ari da, hau da, Bruselako Joost Vandecasteele egilearekin lankidetzan egin duen jokoa.

10:40-11:00

Tiny Bubbles, Pine Street Codeworks

Stuart Denman

1995ean Surreal Software sortu zuenez geroztik, Stu-k 20 urtetik gorako esperientzia du jokoak garatzen; zuzendari teknikoa izan zen han 15 urtez. Pine Street-eko talde txikiaren barruan dago, orobat, Paulette Denman sortzaile-kidea: erabiltzailearen esperientzia, diseinu grafikoa eta harreman publikoak jorratzen ditu gehienbat. Jokoak eskuz egindako 160 maila baino gehiago ditu, eta James Hutt-ek heren bat diseinatu du gutxi gorabehera. Geruzatan osatutako musika-konposizioa eta soinu-efektuak industrian eskarmentu handia duen Tension Studios-eko Kristoffer Larson-ek sortu zituen. Paulette eta Stu-ren Jack (9) eta Charlie (6) semeek eguneroko bultzada eta aholku apetatsuak eskaintzen dizkiete.

11:00-11:20

Unforgiven VR, Delirium Studios

Arturo Monedero

Arturo Monedero Delirium Studios-eko CCO, bideo-jokoen diseinatzailea, eta Arte eta Zientzia Interaktiboen Errege Akademiako kidea da. Delirium Studios-eko sortzaile-kidea eta sormen-zuzendaria da. Alabaina, haren alderdirik nabarmenena 1994az geroztik egin dituen FIFAk dira; bulegora joanez gero, bota iezaiozu desafioa.

11:20-11:40

Last Day of June, Ovosonico

Massimo Guarini

Industria honetako eskarmentu handiko sormen-zuzendari ameslaria izanik, Massimoren buru gartsua dago ‘Last Day of June’ eta ‘Murasaki Baby’ titulu sarituen atzean. Kultuko maila lortu zuen “Shadows of the Damned” goretsia zuzendu zuenean Tokion Grasshopper Manufacture-rentzat, Suda51, Shinji Mikami eta Akira Yamaokarekin.

11:40-12:20

Kaferako atsedenaldia

SPONSORS

Logo Bilbao Blanco    BIDC-blanco      logo-dweek-h-c

MEDIA PARTNERS

logo_ser      gaztea1      deia      logo_elcorreo            soloindies      gamedustria 2             presura       devuego       vandal       pocketgamer

LEARNING CENTER PARTNER

harrobia

PARTNERS

adoptmygame         pad        logoDEV       nordic-game       indiecouch       getIT       gameboss       NorthernGameSummit       GamesDubai       gamesslovenia       ludicious       imga

CO-FUNDED BY

europeCreative