• eu
  • es
  • en

Oinarriak 2016

 

BIDEOJOKO INDEPENDENTEEN NAZIOARTEKO VII. LEHIAKETA 

AZPLAY

 

Oinarriak

AzPlayk aurkeztu eta sustatu nahi ditu originaltasuna, sormena, berrikuntza eta Azkuna Zentroarekin lotura duten balio bereizgarritzat dituzten bideo-joko independenteen ekoizpenak.

AzPlayk nazioarte mailako zazpigarren deialdi hau egin du, eta honako oinarri hauek finkatu ditu:

  1. Helburua

AzPlayren helburua da bideo-jokoaren izaera ludikoaren eta hezigarriaren atzean dauden lagunek gauzatu duten sormena aitortzea eta saritzea.

  1. Izangaiak

AzPlay bideo-jokoen nazioarteko deialdian parte hartu ahal izango dute deialdi honen helburuetara egokitzen diren lanak ditu uste duten lagun, talde edo enpresa garatzaileek.

Izangaiek legez eduki beharko dituzte bideo-jokoari lotutako edo hartan sartutako eskubide guztiak, lizentzien erabilera, ustiatze-eskubidea, jabego intelektuala eta abar barne. Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar hautatutako bideo-jokoak hedatzeko eskubideak denboran mugarik gabe uztea, Azkuna Zentroak jaialdia jakinarazpenak edo ekintzak egiten dituzten euskarrietan edo formatuetan.

Izangaiek ezin izango dute aurkeztu aurreko edizioetako beste deialdietan aukeratuak izan diren lanik.

  1. Bideo-jokoak

Saria jaso ahal izango dute 2015ko urriaren 1aren ondoren egindako bideo-jokoek, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

3.1 Jolas egiten uzten duen programa izatea. Ez da onartuko programa erabiltzen uzten ez duten bideo, trailer, preview edo demo bertsiorik.

3.2 Gaia eta generoa edozein izan daiteke. Ez da onartuko indarkeria edo edozein eratako bazterkeria bultzatzen duten edota giza talderen batentzat iraingarriak izan daitezkeen edukiak dituen jokorik.

3.3 Formatuak. Bideo-jokoa honako plataforma hauetako edozeinetan garatu eta aurkeztu ahal izango da:

3.3.1. Ordenagailu pertsonalak.

3.3.2. Kontsolak.

3.3.3. Gailu mugikorrak.

3.4 Bideo-joko independentea izatea, WikiPediaren definizioa erreferentziatzat hartuta: http://es.wikipedia.org/wiki/Videojuego_independiente. Edonola ere, antolakuntzak erabakiko du azkenean proposatutako bideo-joko bat onartuko den ala ez.

  1. Aurkezteko modua, material gehigarria eta epea

Bideo-jokoen izen-ematea orri honetan prestatutako inprimakiaren bitartez egin beharko da: https://goo.gl/75YMmN

Onartzeko epearen azkeneko eguna 2016eko irailaren 30a izango da. Hori dela eta, ez da onartuko egun hori baino beranduago jasotako lanik.

2016eko urriaren 17an argitaratuko da hautatutako bideo-joko finalisten zerrenda.

Deialdi honen izaera nazioartekoa denez, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez garatzen ez diren bideo-jokoek material gehigarri guztia ingelesez erantsi beharko dute.

Antolakuntzak laguntza ekonomikoa emango du finalisten lekualdatze-gastuetarako.

  1. Sariak

AzPlayk honako kategoria hauek finkatu ditu saria jaso dezaketenen artean:

2016eko sariak:

  • Ideia originalik onenaren saria, 5.000 €
  • Sormen-diseinurik onenaren saria, 5.000 €
  • Soinu-musikarik onenaren saria, 5.000 €
  • Jolas-aukerarik onenaren saria, 5.000 €.
  • Euskal bideo-jokorik onenaren saria, 5.000 €.

Hautatutako bideo-joko bakoitzaren ordezkari bat bertaratu beharko da gutxienez bideo-joko finalistak aurkezteko Sail Ofiziala izeneko jardunaldietara eta azaroaren bukaeran egingo den sariak emateko ekitaldira.

  1. Hautatzea

Saria eskura dezaketen bideo-jokoak hautatzeko garaian, Azkuna Zentroak, beste ezer baino lehen, sormen-izaeraren bitartez balio positiboak helarazten dituztenak eta edozein eratako erasoren eta bazterkeriaren aurkakoak direnak izango ditu aintzat.

Irabazleak hautatzeko eta erabakitzeko prozesua ondoren zehaztuta dagoena izango da.

Epaimahaiak aurkeztutako bideo-joko guztien lehenengo balorazioa egingo du, parte-hartzaileek izena emateko inprimakian eskainitako ikus-entzunezko materialean (irudiak, bideoa edo weba) bakarrik oinarrituta. Balorazio horretatik abiatuta, 25 bideo-joko finalista inguruko multzoa erabakiko da, eta saria jaso ahal izateko Sail Ofizialean aurkeztu beharko dira. Horrez gain, bideo-joko finalistak Azkuna Zentroan erakutsiko dira, bertaratzen direnek probatu ahal izan ditzaten.

Finalistak hautatu ondoren, epaimahaiak bideo-joko finalisten balorazioa egingo du berriz. Balorazio hori egiteko, joko bakoitzaren erabilera, Sail Ofizialeko aurkezpenak eta epaimahaiko kideen artean sortutako eztabaidak hartuko dira oinarritzat. Azkenean, epaimahaiak kategoria guztietan sariak irabazi dituztenen zerrenda erabakiko du.

  1. Epaimahaia

Jaialdiko zuzendaritzak izendatuko du AzPlayko epaimahaia, eta bideo-jokoen arloan merezitako aitortza duten profesionalek osatuko dute: sortzaileak, banatzaileak, editoreak eta jokalariak. Egokia dela erabakitzen baldin badute, eman beharreko sarietako bat eman gabe uzteko aukera izango dute.

  1. Baldintzak

Deialdi honetan izena emandako lan guztiak, hautatutakoak zein hautatu gabeak, AzPlayko dokumentu-artxiboaren zati bihurtuko dira, eta antolakuntzak ezingo ditu haiek dirua irabazteko erabili.

AzPlayn izena emateko inprimakia bidaltzeak eta parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartu izana. Oinarri hauek interpretatzeko eskumena jaialdiko antolakuntzak eta epaimahaiak izango dute bakarrik.

Zalantzak edo bestelako kontuak argitzeko, jo jaialdiaren web-orrira (www.azplaybilbao.com) edo posta helbidera (azplay@azkunazentroa.com).