• eu
  • es
  • en

AzPlayk 2018. urteko Nordic Game Discovery Contest-en (NGDC) parte hartuko du. Bideo-jokoen jaialdiak egiten dituzten beste hiri batzuek bezala -esate baterako, Lisboa, Bukarest, Oslo, Atenas, Zurich, Kopenhage eta Dubai hiriek bezala-, Bilbok ekitaldi horretan esku hartuko du, mundu osoko bideo-jokorik onenak erakusteko.

NGDC ekitaldi ibiltaria da, eta munduko hainbat jaialditan hautatutako indie jokorik onenak erakusten ditu. Jaialdiak sailkatzeko aldi bat dira berez, hortik aterako baitira 2018. urtean Nordic Game Conference-ren barruan lana erakutsiko duten finalistak.

Nordic Game Conference bideo-jokoen arloko ekitaldi profesional nagusietako bat da Europan, eta 14 urtetik gorako ibilbidea du egina. Bestalde, bideo-jokoaren industriaren ardatz nagusietako bat da, eta aukera ezin hobea ere bai, garatzaileek harremana izan dezaten beren bilakaerari begira garrantzi handia izan dezaketen agenteekin, esate baterako, inbertitzaileekin edo publisher-ekin.

AzPlay 2017 da NGDC-rako sailkatzeko egoitzetako bat, eta AzPlay Lehiaketako finalista batek aukera izango du Mälmo-ra joateko eta, beraz, munduko agertokirik onenetako batean bere bideo-jokoa erakusteko. Mälmo-ra joango den finalistaren izena AzPlay 2017ko sariak banatzeko ekitaldian emango da ezagutzera.

Sailkatzeko ekitaldia azaroaren 30ean egingo da, 12:20tik 14:00etara, eta NGDC-ren ordezkariak diren Teddy Floreak eta Jacob Riis-ek gidatuko dute. Epaimahaia, berriz, kide horiek eta AzPlay 2017ko epaimahaiko kideak diren Miguel Alvak eta Juan Manuel Moreno Reyesek eratuko dute.

2017(E)KO AZAROAREN 30(E)AN

ORDUA: 12:20TIK 14:00ETA.

Sarrera dohainik gonbidapenarekin (jaso Infopuntuan edo Eventbriten) eserleku guztiak bete arte.

JARDUERA OSAGARRIEN ZENTROA 2
2. solairua

 

SPONSORS

Logo Bilbao Blanco    BIDC-blanco      logo-dweek-h-c

MEDIA PARTNERS

logo_ser      gaztea1      deia      logo_elcorreo            soloindies      gamedustria 2             presura       devuego       vandal       pocketgamer

LEARNING CENTER PARTNER

harrobia

PARTNERS

adoptmygame         pad        logoDEV       nordic-game       indiecouch       getIT       gameboss       NorthernGameSummit       GamesDubai       gamesslovenia       ludicious       imga

CO-FUNDED BY

europeCreative