• eu
  • es
  • en

Lege-oharra

LEGE OHARRA

 

ERABILERA POLITIKAK

Centro Azkuna de Ocio y Cultura, S.A.-k sortu zuen webgune hau. Informatzeko helburuarekin egin zen, eta webgunearen erabiltzaileek dohainik erabil dezakete. Webgunearen edukiak ikusi eta baliatzea erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa da, eta, horrek, berriz, ondorengo baldintzak ezagutu eta onartzen dituela esan gura du:

1. TITULARTASUNA

www.azplaybilbao.com Centro Azkuna de Ocio y Cultura, S.A.-ren Interneteko titulartasun domeinua da, eta Arrikibar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaian du helbide soziala.

SSL egiaztagiriei buruz

2. ERABILERA-MUGAK

Erabiltzaileak www.azplaybilbao.com indarrean dagoen legeari, fede onari, ordena publikoari eta oro har onartutako erabilera eta ohiturei jarraiki erabiltzeko ardura hartuko du.

Erabiltzailea adinez txikikoa baldin bada, bere guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena izan beharko du aldez aurretik. Izan ere, beraiek izango dira euren kontura dauden adinez txikikoek egiten duten ekintza ororen ondorioen erantzuleak. Webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek bertan dagoen informazio eta eduki guztia ikusteko baimena dute, baita “download”-ak egiteko edo horiek terminaletan erreproduzitzeko ere, jabetza intelektualeko araudian ezarritakoaren eta Creative Commons-en lizentziaren baldintzen arabera (www.creativecommons.org).

Halaber, Azkuna Zentroak eskubidea izango du lege-araudietan, baldintzotan ezarri ez den eta moralaren aurka doan bestelako edukirik sartzen duen erabiltzaileari sarbidea debekatu eta kontua itxi edo blokeatzeko. Era berean, agintariekin batera lan egingo du webgunean lege-urraketatzat jo daitekeen edukia sartu duten erantzuleak identifikatzeko.

3. PRIBATUTASUN-POLITIKA

Centro Azkuna de Ocio y Cultura SAk jakinarazten dizu eman dituzun datu pertsonalak automatikoki tratatu eta fitxategi batean sartuko ditugula. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera tratatu eta babestuko ditugu. Erabiltzaileak atzipen, zuzenketa, deuseztapen eta aurkaritza eskubideak erabili ahal izango du hurrengo helbide honetara gutun bat bidalita: Arrikibar plaza 4, 48010 Bilbo.