Abian da Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren seigarren edizioa Bost kontinenteetako 158 bideo-joko AzPlay Lehiaketako sarietarako
  • eu
  • es
  • en

Lanak aurkezteko epearen amaiera

Gaur, irailaren 30ean, amaituko da epea AzPlay Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren seigarren edizioan parte hartzeko.

Lehiaketak 5.000 euroko bost sari finkatu ditu kategoria hauetan: ideiarik bereziena, sorkuntzako diseinurik onena, soinu-musikarik onena, jokatzeko lanik egokiena eta euskal bideo-jokorik onena.

Hemendik aurrera, bideo-joko ‘indiearen’ arloko pertsona ospetsu eta nabarmenek eratutako epaimahaiak aurkeztutako bideo-jokoak ebaluatu ditu, eta urriaren 31n hautatutakoen zerrenda emango du ezagutzera. Azaroaren 27an jakingo da zein diren irabazleak, Azkuna Zentroko Auditoriumean sariak banatzeko egingo den ekitaldian.

Gaur egun AzPlay (lehen hóPLAY) eredu sendoa da nazioartean, lan berriak sustatzeaz gain, bideo-jokorik berezi, sortzaile eta berritzaileenei ematen baitie saria urtero. Bost urte hauetan 350 proiektutik gora jaso ditu, bost kontinenteetatik etorriak, eta 150.000 euro baino gehiago banatu ditu sarietan.

Aurten, AzPlay azaroaren amaieran izango den Bilbao Bizkaia Desing Week barruan dago sartuta, eta Fun&Serious Game Festival-eko alde ‘indiea’ izango da, nazioarteko sona duen hitzordu hori osatzeko.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.