• eu
  • es
  • en

Epaimahaia 2015

 

Epaimahaiaren kideak

AzPlay-ko epaimahaia jaialdiko zuzendaritzak izendatzen du eta bideo-jokoen sektoreko hainbat profesional ospetsuk osatzen dute: sortzaileak, banatzaileak, editoreak eta jokalariak. Nahi izanez gero, irabazlerik gabe utzi ahal izango dute sariren bat.

Daniel Parente Teknologiaren eta entretenimendu digitalaren industriako profesional ezaguna. Ekintzailea, eta unibertsitate-eskoletako aholkularia eta zuzendaria, teknologiaren eta diseinuaren arloan. Parentek Bootstart sortu zuen, sorkuntza-enpresak prestatzea, inkubatzea eta bizkortzea ardatz hartuta. Hydra Interactive ere sortu zuen, bideo-jokoak sortzeko eta teknologia garatzeko. Beste batzuekin batera, Albatech sortu zuen (bizi-kalitaterako teknologia). Idazlea eta blogaria ere bada.
Oscar Barda Medioetako artista da, eta jokoen eta interakzioaren teoria-egilea ere bai. Jokoen arte-zuzendaria eta joko-diseinatzailea izan da jokoei lotutako proiektu ugaritan, tartean: Serious Games, AAA izenekoetan, eta indie-jokoetako proiektuetan. 2010ean, Them Games joko-estudio independentea sortu zuen beste batzuekin batera; jokoen diseinatzailea eta azken nagusia da bertan. Bideo-jokoen eta bitarteko interaktibo berrien arte-aholkularia ere bada Gaîté Lirique-n (Paris, Frantzia).
Juan Carlos Rodriguez Fase Extra Magazineko CEO – zuzendari nagusia da; plataforma anitzeko aldizkari interaktiboa da magazin hori, eta liderra da bideo-jokoen arloan. Juan Carlos Rodriguezek izugarri maite ditu teknologia eta sagarraren konpainia; eta aditua da komunikabide digital berrietan eta teknologia berrietan. Gaur egun, aholkularia da startups-en finantzaketa kolektiboko proiektuetan; era berean, teknologikoa eta komunikabideetako aholkularia da Malta Coferences Foundation-erako. Konpromiso ageria du hezkuntza eta aisialdi digitalarekin. FreeKids-eko kide da; Freekids proiektuak ikasgelan jolasak (game-ak) sartzea eta alfabetatze digitala sustatzen ditu, garapen-indartzaile gisa jakin-gosea dutenentzat.
Joaquín Pérez Martín Bideo-joko eta Animazioko irakasle titularra Europako Unibertsitatean. Bideo-jokoen eta Animazioaren Behatokiko zuzendaria 2003tik gaurdaino. Bideo-jokoen Garapen eta Programazioko Masterreko arduraduna izan zen 2003tik 2012ra arte (9 ediziotan), eta Radio Nacional de Españako “Nuevas tecnologías” saioko arduraduna ere bai.
José María Martínez Burgos, ‘Hafo’ Animatu eta DADA Company-ko sortzaileetako bat. AzPlay-ko koordinatzailea. Epaimahaiko kidea da, eta ahotsa izango duen arren, ez du bozik izango.

2015eko azaroaren 27an, AzPlay Sariak banatzeko galan emango dira ezagutzera irabazleak.