• eu
  • es
  • en

hóPLAY 2013

Jaialdiaren sorburuaz eta jaialdia egiteko arrazoiaz arduratu da gehienbat hóPLAY´13 edizioa: bideojokoaren sektore independentearekiko interesa eta bideojokoaren arloko euskal enpresentzako laguntza. Bideojokoen sektore independentea hazteko ahalmen eta aukera gehien dituen merkatu-zokoetako bat da. Garatzeko tresnak demokratizatu direnez, eta salmenta globaleko puntuen irisgarritasuna hobetu denez, aukeren leiho paregabea zabaldu zaie mundu osoko milaka garatzaileri. hoPLAY 13 Bideojokoen arloko euskal enpresak ezin hobeki uztartzen dira independentea den enpresa-motarekin. Tamaina txikiko enpresak dira, eta berrikuntzak egiteko eta gehienbat sektore independentean nabarmentzeko aukera dute. hóPLAYk bi bide hauen bidez sustatu nahi ditu enpresa horiek:

  • Sektore independenteko ereduzko lehiaketa izan nahi du Europako hegoaldean. Era horretan, abiapuntu eta erakustoki abantailatsua izan nahi du, euskal enpresen produktuak eta zerbitzuak azaltzeko.
  • Sektore independenteko profesionalak Bilbora erakarri nahi ditu, eta elkargunea eta networking-ean aritzeko tokia izan nahi du, esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta etorkizuneko proiektuak prestatzeko.

hóPLAY´13 edizioak urrats handiak egin ditu helburu horiek sendotzeko. Alde batetik, 12 herrialdetako 111 proiektu jaso dira. Hortaz, gaur egun, hóPLAY ereduzko hitzordua da herrialde askotako garatzaileentzat, eta, horri esker, lehiaketa gure mugetatik kanpo ezagutzera ematen hasi da.Prentsa espezializatuaren arabera, Espainiako indie sektoreko lehiaketarik garrantzitsuena da gaur egun. Sariak 25.000 euroz hornituta daude, sektore honetan dauden sari bakarrak dira nazioartean, eta, beraz, oso erakargarriak dira, etorkizuneko edizioetan garatzaile eta profesional gehiago hurbil daitezen lortzeko.

hoPLAY 13

Bideojokoen arloko euskal enpresek hainbat modutan izan dute ordezkaritza: euskal bideojokorik onenari emandako sariak sektore honetako mapan kokatu du euskal enpresa bat, eta, horrela, laguntza eman dio ikusgaitasun eta sona gehiago izateko. Horrez gain, euskal enpresek beren azken proiektuak erakutsi dituzte, eta, beraz, etorri diren profesional guztiek ondo ikusi ahal izan dute zer egiten ari den Euskadin. Bestetik, bezeroen artean garatzaile independenteak izan ditzaketen euskal enpresen hitzaldiak egin dira. Era berean, jarduerak egin bitartean, bilera ugari izan dira, networking-a sustatzeko, gune fisikoa eta denborazkoa bilera eta elkarrizketa bultzatzeko antolatu zeudelako.

Irabazleak

  • Diseinua
  • Soinua
  • Ideia
  • Jostagarritasun
  • Euskal bideo-joko

Jostagarritasun onenaren Euskaltel saria: Beatifungames, “Nihilumbra”.

Euskal bideo-joko onenaren BilbaoEkintza saria: Red Monkeys DigiPen Europe Bilbao, “Umbra Chronicles”.