• eu
  • es
  • en

hóPLAY 2012

hóPLAYk eta Fun&Serious jaialdiak bat egin ondoren, Bilbok agerpen handiagoa dauka nazioarteko bideo-jokoen sektorean. 2012ko edizioan, bi ekitaldien helburu diren alderdiak bereizi ziren. Alderdiok, ordea, bi ekitaldion osagarri direnez, badago are jaialdi osoagoa eta interesgarriagoa eskaintzerik.

hóPLAY 2012 jaialdian, herritarrek Kulturen Atariko 6.000 metro koadroko azalera izan zuten eskuragarri, eta, bertan, zenbait markak bideo-jokoen azken berritasunak jarri zituzten ikusgai. Microsoft, Nintendo eta Sony guneetan, berritasunak eta lehenengo aurkezpenak erakutsi ziren; esate baterako, Nintendoren Wii U, Sonyren Wonder Book edo Microsoften titulu berriak; Halo 4, esaterako. Izan ere, telebistako serie berriko zenbait kapitulu ikusi ahal izan ziren.

Atarian bertan, hóPLAY Nazioarteko Bideo-jokoen III. Lehiaketako 25 bideo-joko finalistak egon ziren ikusgai, eta mundu zabalekoak izan ziren. Enpresa horiek, gainera, bideo-jokoak sortzeko eta garatzeko prozesuak ere erakutsi zituzten Saio Ofizialean, tokian tokiko eta atzerriko garatzaileen arteko esperientzia-trukea sustatu nahian. Irabazleek euren sariak jaso zituzten (36.000 €) hóPLAY galan bertan.

Bestetik, Tecnaliaren eta BilbaoEkintzaren laguntzaz, bideo-jokoetako inbertsioari eta berrikuntzari buruzko jardunaldia ere antolatu zen, eta Akamongo Jaime Ferré izan zen bertako hizlarietako bat.

Halaber, zenbait ikastaro eta tailer ere egin ziren astean zehar, era guztietako taldeentzat: ‘Bideo-jokoen erabilera seguru bezain osasungarria’, ‘Zure adimena jarri abian, bideo-jokoei esker’ edo ‘Nola erosi bideo-jokoak Gabonetan’.

Irabazleak

  • Diseinua
  • Soinua
  • Ideia
  • Jostagarritasun
  • Euskal bideo-joko
  • Publikoaren sari berezia
  • Kinect

Disenu onenaren BBK saria:  Strange Flavor , “Barabariball

Soinu-musika onenaren saria: Cocodrile Entertainment, Zack Zero

Ideia original onenaren BBK saria: The Chinese Room, “Dear Esther”

Jostagarritasun onenaren Euskaltel saria: Team Nitronic, “Nitronic Rush”

Euskal bideo-joko onenaren LanEkintza saria: Totxa Games, “Hikaru”

Publikoaren Euskaltel sari berezia: Interactive Martin, “Social Battle”

Kinect saria: Disko Tank, “Solstice”