• eu
  • es
  • en

hóPLAY 2011

hóPLAY 2011 jaialdian, bisitariei lehen aldiz eskaini zitzaizkien honako joko hauek: Disney Kinect Adventures, Kinect Star Wars edo Forza 4. hóGAME guneak aukera paregabea eskaini zuen, sorkuntza-lan horiek merkaturatu baino lehen Betako egoeran lehen aldiz probatu ahal izateko. Berritasun hori beste bultzada bat izan zen, hóPLAY bera bideo-jokoen eta sorkuntzaren sektoreko erreferente moduan sendotzeko.

hóPLAY 2011 jaialdian, ArtFutura XXI egon zen ikusgai. Bertan, hain zuzen ere, ibilbide historikoa egin zen jaialdiaren 21 edizioetan zehar, honako arlo hauetan nazioartean sortutako proiektu eta ideia handienak arakatzeko asmoz: new media, elkarreraginezko diseinua, bideo-jokoak eta animazio digitala. Horrez gain, jaialdian bertan, Nintendo 3DS berriaz 3 dimentsiotan egindako argazkien erakusketa ere egon zen ikusgai. Besteak beste, honako autore hauek erakutsi zituzten euren lanak: Joan Fontcuberta, Ricky Dávila, Txema Salvans, José B. Ruiz, Ouka Lele edo Marisa Flórez.

hóPLAY Nazioarteko Bideo-jokoen Lehiaketaren II. edizioan, urrats bat gehiago eman zen, nazioarteko sari hauek sendotzeko orduan. hóPLAY sariak erreferentea, aitorpena eta bultzada dira saritutako enpresentzat. Bigarren edizio honetan, ia-ia hamabi herrialdetako bideo-jokoen proiektuak jaso ziren: Kolonbia, Suedia, India, Frantzia, Danimarka, Argentina, Italia…

Testuinguru profesionalean, BasqueGame ere egon zen hóPLAY 2011 jaialdian, eta zabalkunderako gunea izan zuen bertan. Era berean, networkingeko hainbat topaketa ere egin ziren bideo-jokoen sektoreko eragile interesdunen artean, eta, horri esker, sektorea suspertu da, eta lotura handia duten sektoreetan eman da jakitera: osasunaren edo ondare kulturalaren arloan, esate baterako. Industria kultural guztientzat, elkargune aparta izan zen hóPLAY I+G+b delakoan, sinergiak sortzeko eta eragin handiko zenbait pertsona ezagutzeko orduan; The Nordic Game Programeko zuzendaria den Erik Robertson, esaterako.

hóPLAY 2011 lehiaketan, tailerrak zein hitzaldiak antolatu ziren, eta, besteak beste, honako hauexek izan ziren hizlariak: Carlos González Tardón, LPVko Sergi Mesonero, Zaramari taldea, Marc Canet, Delirium Studios… Bestetik, Ondo Izan – Osasunari eta Bideo-jokoei buruzko Jardunaldian, bizi-kalitateari begira hain funtsezkoa den arlo horretako proiektuak aurkeztu zituen Kinectek.

charlas

Horrez gain, beste jarduera asko ere antolatu ziren hóPLAY 2011 jaialdian: fnac ordua eta adin guztietako bideo-jokoen zaleentzako hainbat lehiaketa eta tailer. Euskaltel autobusak hóPLAY Nazioarteko Bideo-jokoen Lehiaketako finalisten berri ere eman zuen.

Meneoren kontzertu zoragarriak hóPLAY 2011 jaialdia animatu zuen 8 biteko erritmora. Era berean, New Yorkeko Improv Everywhere taldeak garatutako mp3 Esperientzia ere izan zen ahaztezina. Bertan, hain zuzen ere, 500 lagun baino gehiago elkartu ziren Bilbon zehar egindako ibilbide ludikoan.

Irabazleak

  • Diseinua
  • Soinua
  • Ideia
  • Jostagarritasun
  • Euskal bideo-joko
  • Publikoaren sari berezia

Disenu onenaren BBK saria: We Choose Fun ,”Sr Mistu”

Soinu-musika onenaren saria: Imaginesoft Studios, Eyes Bandegades – Episodio 1 – Genesis of Darkness

Ideia original onenaren BBK saria: Yellow Monkey Studios ,“It´s just a thought”

Jostagarritasun onenaren Euskaltel saria: Milkstone Studios , “Avatar Bump”

Euskal bideo-joko onenaren LanEkintza saria: Relevo Videogames ,”Ba-Boom!”