• eu
  • es
  • en

hóPLAY 2010

hóPLAY 2010 ikusgarritasun handiz sartu zen bideo-jokoekin lotutako ekitaldien esparruan. Kinect lehen aldiz aurkeztu zen Espainian, ekitaldi horrek jaialdiari eman zion hasiera eta sendotasun handiz lekuratu zen bideo-jokoen sektorean.

hóGAME gunearen 1.200 metro koadroko azaleran, jaialdiko bisitariek 70 kontsola, PC eta gailu mugikor baino gehiago erabili ahal izan zituzten, bideo-jokoetako azken berritasunak eta produktu sortzaileenak ezagutzeko. Era guztietako jendearentzat atalka antolatutako berrikuntza sortzaileak egongo ziren ikusgai, familia osoak gozatu eta ikasi zezan. Horrez gain, fnac orduak era guztietako jarduerak atondu zituen, jaialdia eta hóGAME gunea dinamizatzeko.

hóPLAY 2010 jaialdian, bideo-jokoen eta sorkuntzaren arloekin lotutako oso eduki interesgarriak egon ziren ikusgai; esate baterako, bideo-jokoen portadetako FX Interactive bilduma eta kustomizatutako Xbox 360 kontsolen Microsoft bilduma. Era berean, Xbox 360 ikerketa artistikorako lehenengo beka ere antolatu zen, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako hainbat eta hainbat ikaslek parte hartu zuten bertan.

hóPLAY Nazioarteko Bideo-jokoen I. Lehiaketa nazioarteko erreferentzia berria izan zen bideo-jokoen sektoreko ingurune independente eta sortzaileenean. Lehenengo edizioan, mundu zabaleko enpresen 47 proiektu jaso ziren, hain zuzen ere. Lehiaketan bertan, 36.000 euro banatu ziren zenbait kategoriatako sarietan: jokagarritasuna, diseinua, soinua edo ideia onena. Horrez gain, euren jokoa probatzeko eta aukeratzeko aukera ere eman zitzaien hóPLAYko parte-hartzaileei. Sariak banatzeko galak jaialdiari eman zion amaiera, enpresa finalistek euren sorkuntza-lanak Saio Ofizialeko bi egunetan aurkeztu ondoren.

hóPLAY 2010 lehiaketan, Aizkolariaren lehenengo bideo-joko birtuala ikusi ahal izan genuen, baita Mario Kartek Bilboko Kale nagusian egindako lasterketak ere. Ekintza horiek, hain zuzen ere, jaialdia dinamizatu eta agerikotasuna eman zioten komunikabide tradizional nahiz digitaletan, baita sare sozialetan ere.

Sektorearen alderdi profesionala hóPLAYko faktore garrantzitsua izan zen. Euskadiko Bideo-jokoen Eguna pizgarri aparta izan zen tokian tokiko sektoreari begira. Izan ere, 2010eko hóPLAYtik aurrera, BasqueGame – Euskadiko Bideo-joko Garaitzaileen Elkartea jarri zen abian.

2010eko hóPLAYko hitzaldi eta dokumentalen zikloetan, honako arlo hauetako jakintza ugari zabaldu ahal izan ziren: bideo-jokoak, bideo-jokoen erabilera osasungarria, bideo-jokalari profesionalak, bideo-jokoetarako irisgarritasuna… Era berean, bideo-jokoen sorrerarekin lotutako tailerrak ere antolatu ziren profesional zein zaleentzat.

Irabazleak

  • Soinua
  • Diseinua
  • Ideia
  • Jostagarritasun
  • Euskal bideo-joko
  • Publikoaren sari berezia

Soinu-musika onenaren saria: Tale of Tales, “The Path

Disenu onenaren BBK saria: Tale of Tales, “The Path

Ideia original onenaren BBK saria: Delirium Studios, “LOS DELIRIOS DE VON SOTTENDORFF Y SU MENTE CUADRICULADA

Jostagarritasun onenaren Euskaltel saria: Milkstone Studios, “MotorHEAT

Euskal bideo-joko onenaren LanEkintza saria: Delirium Studios,  “LOS DELIRIOS DE VON SOTTENDORFF Y SU MENTE CUADRICULADA

Publikoaren Euskaltel sari berezia: Ideateca, iBasket