Zorionak hóPLAY 2014ko irabazleei! Abian da Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren seigarren edizioa
  • eu
  • es
  • en

hóPLAY-k Kepa Acero surflariaren laguntza duen Melting Down bideo-jokoaren aurkezpena hartu du

AlhóndigaBilbaok antolatutako hóPLAY Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketak Kepa Acero (Getxo, 1980) surflaria eta abenturazalea protagonista duen Melting Down bideo-jokoa aurkeztu du.

Jokoga Interactive enpresa bizkaitarra abentura grafiko honen sortzailea da eta bertan Acero surflaria olatuen bila doa Artiko inguruko bidaia batean. Baina bere belaontzia hondoratu da eta bat-batean, gune polarreko arrantza herri txiki batean agertzen da blai-blai eginda.

Orduantxe jokalariek ezagutu ahal izango dute glaziarren urtze prozesuaren ondorio izugarriak eta hauek lurralde horietan bizi diren pertsonengan duten eragina ezagutu ahal izango dute. Melting Down (ingelesez, urtzen) berotze globalari buruz kontzientziatu nahi duen bideo-jokoa da.

Kepa Acerok bere itsasontzia berreskuratu beharko du esplorazio, elkarrizketa, objektuen bilduma eta puzzleen ebazpenen bidez. Abenturazalea hondoratzen den arrantza herria pertsonaia sarkastikoez beteta dago eta hauek, elkarrizketa dibertigarrien bidez, aldaketa klimatikoaren ondorioz emandako espezie ezberdinetako migrazioak azalduko dituzte. Baita gaur egungo ehiza ereduaren ondorioak, besteak beste.

Bere irudia emateaz gain, Acerok pertsonaiaren ahotsa hiru hizkuntzatara bikoiztu du: ingelesa, gaztelania eta euskara.

Kepa Aceroren Melting Down-a gaurtik, abenduaren 2tik, aurrera erabilgarri dago smartphonetako app, tablet eta ordenagailu gehienetan, Apple-eko App Store edo Android-eko Google Market-en esaterako.

The Surfing Adventures of Kepa Acero, Arctic Melting Down from JOKOGA INTERACTIVE S.L. on Vimeo.

 

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.