Azkuna Zentroak bideo-joko independentea bultzatuko du AzPlay-ren edizio berrian AzPlay 2016 Oinarrak
  • eu
  • es
  • en

Zorionak AzPlay 2015eko irabazleei!

IMG_9564AzPlay Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren seigarren edizioko irabazleak ezagutzen ditugu jada:

– Ideiarik Onena: ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika)

– Diseinurik Onena: ‘Pavilion’, Visiontrick Media (Suedia, Japonia)

– Soinurik Onena: ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (Estatu Batuak, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia)

– Jolas-aukera Onena: ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania)

– Euskal Bideo-jokorik Onena: ‘The Delusions of Von Sottendorff and his Square’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria)

Irabazle bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu.

30 herrialdetako 158 joko aurkeztu dira aurten Lehiaketara.

Sortzaileen lana baloratu duen epaimahaia munduko indie bideo-jokoko industriatik datozen pertsona famatu nabarmenek osatu dute, komunikabide espezializatuekin eta mundu akademikoarekin batera. Edizio honetan honakoek osatu dute epaimahaia: Oscar Barda, Them Gameseko CEOa eta Pariseko La Gaite Lyrique-ko aholkularia; Juan Carlos Rodriguez, faseextra.com-eko CEOa; Daniel Parente, Bootstart-eko fundatzailea eta Hydra Interactive-ren CEOa; eta Joaquín Perez Martín, Europako Unibertsitatearen bideo-joko eta animazio irakasle titularra.

Bideo-joko berritzaileak, originalak eta heziketa bultzatzen dutenen artean lan onenak saritzea da AzPlay-ko sarien helburua.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.