Erakusketa hóPLAY 2014 jarduerak
Lehiaketa egiten den bitartean, hóPLAY sarietako finalisten lanak egongo dira ikusgai. Hautatutako bideojokoak hainbat plataformatan instalatuko dira: bideo-kontsolak, PCak, tabletak edota smartphoneak. Horrela, hóPLAY ediziora datozenek garatzaile independenteen azken sorkuntza-lanak probatzeko aukera izango dute.
Horrez gain, bideojokoen euskal enpresen azken proiektuak egongo dira ikusgai. Azken bideojokoak eta sorkuntza-lanak erakutsiko dira, bisitariek eta beste herrialde batzuetatik iritsitako profesionalek ikusteko.
- hóPLAY-ko bideo-joko finalistak
Data: azaroaren 27tik abenduaren 3ra.
Ordutegia:
– Astelehenetik ostegunera eta igandetan 11:00etatik 20:00etara.
– Ostiral eta larunbatetan 11:00etatik 21:00etara.
Sarrera librea.
Lekua: CAC2.
hóPLAY´14 erakusketan, hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazioarteko IV. Lehiaketara aurkeztutako 133 bideo-jokoetako batzuk daude ikusgai. Oso proposamen sortzaileak, munduko bazter guztietatik etorritakoak, jendeak probatu ditzan.
- Euskal bideo-jokoak
Data: azaroaren 27tik abenduaren 3ra.
Ordutegia:
– Astelehenetik ostegunera eta igandetan 11:00etatik 20:00etara.
– Ostiral eta larunbatetan 11:00etatik 21:00etara.
Sarrera librea.
Lekua: CAC2.
Erakusketan hainbat ekipo egongo dira, hala nola tabletak, smartphoneak, kontsolak edo PCak, euskal enpresek sortutako azkeneko bideo-jokoekin. Bisitariek aukera izango dute made in Euskadi azken produktuak probatu eta erabiltzeko. BasqueGame, 4DEVgames eta Pintxo Developer erakundeetako enpresa eta taldeen proiektuak erakusgai egongo dira.
- Euskal bideo-jokoen historia
Data: azaroaren 27tik abenduaren 3ra.
Ordutegia:
– Astelehenetik ostegunera eta igandetan 11:00etatik 20:00etara.
– Ostiral eta larunbatetan 11:00etatik 21:00etara.
Sarrera librea.
Lekua: CAC2.
Euskal bideo-jokoen historia erakusketa. Retroacción Euskadi elkartearekin lankidetzan, hóPLAYk euskal bideo-jokoen historiako zedarri nagusienen erakusketa eskaintzen du. Jatorrizko proiektua Tabakalerak sustatu du eta Julen Zaballak koordinatu du. Asteartean, hilak 2, hitzaldi bat egongo da proiektua azaltzeko.