• eu
  • es
  • en

Erakusketa 2015

 

Erakusketa AzPLAY 2015

Lehiaketa egiten den bitartean, AzPlay sarietako finalisten lanak egongo dira ikusgai. Hautatutako bideojokoak hainbat plataformatan instalatuko dira: bideo-kontsolak, PCak, tabletak edota smartphoneak. Horrela, AzPlay ediziora datozenek garatzaile independenteen azken sorkuntza-lanak probatzeko aukera izango dute.

Horrez gain, bideojokoen euskal enpresen azken proiektuak egongo dira ikusgai. Azken bideojokoak eta sorkuntza-lanak erakutsiko dira, bisitariek eta beste herrialde batzuetatik iritsitako profesionalek ikusteko.

  • AzPLAY-ko bideo-joko finalistak

    Data: azaroaren 26tik abenduaren 1era.

    Ordua:

    Astelehenetik ostegunera eta igandetan: 11:00-20:00.

    Ostiral eta larunbatetan: 11:00-21:00.

    Sarrera dohainik lekua bete arte.

    Lekua: CAC1.

    Gune honetan, ikusleek aukera izango dute AzPlay lehiaketako finalisten jokoekin saiatzeko. Gainera, enpresen, prestakuntzako zentroen eta euskal bideo-jokoen garatzaileen azken lanak egongo dira ikusgai.