• eu
  • es
  • en

Epaimahaia 2017

Epaimahaiaren kideak

AzPlay-ko epaimahaia jaialdiko zuzendaritzak izendatzen du eta bideo-jokoen sektoreko hainbat profesional ospetsuk osatzen dute: sortzaileak, banatzaileak, editoreak eta jokalariak. Nahi izanez gero, irabazlerik gabe utzi ahal izango dute sariren bat.

Miguel Alva Miguel Alva aditua da cassette-etan biltegiratutako bideo-jokoetan. Horrez gain, eskarmentua du jokoak garatzen, Europako estudio handietan aritu baita. Bideo-joko independenteen Screen Implosion zigilua du, eta bideo-jokoen eta joko interaktiboen erakusketa kudeatzen du A MAZE Berlin-en.
Juan Manuel Moreno Reyes Nivel Oculto-ren sortzailekidea da. Sektore independenteari buruzko argitalpen hori erreferentzia da espainieraz egiten duen komunitatean. Sektoreko hainbat web, liburu eta aldizkaritan izan da lankidea, eta Espainiako indie garapen-eszenako ehun asoziatiboan parte hartzen du.
Teddy Florea Konexioen erraztailea da, eta laguntza ematen du garatzaileek eta publisher-ek industrian behar dituzten zerbitzu guztiak aurkitu ditzaten. 2011tik hona, esperientzia handia lortu du PR-n, publizitatean (online, TB eta mobile) eta ikuskizunen kudeaketan, zenbait urte eman baititu mundu osoko azoka eta ekitaldi nagusietan jarduten. Gaur egun, negozioaren garapeneko eta edukien zabalkuntzako arduraduna da, Europako bideo-jokoen garatzaileen azoka nagusietako batean (Nordic Game-n). Bestalde, garapen-estudioen sorta zabal baten aholkularia da, marketin, finantziazio eta publisher-ekiko akordioen arloetan.
José María Martínez Burgos, ‘Hafo’ 2002an mugikorretarako jokoen enpresa bat -Animatu- eta haurrentzako startup bat -DADA Company- sortu zituen beste kide batzuekin batera. HTML5. bideo-jokoen WiMi5 online editoreko ex-CMO. AzPlayko komisarioa eta koordinatzailea 2009. urtetik. Aplicacionesmovil.com-eko editorea.

2017eko azaroaren 30an, AzPlay Sariak banatzeko galan emango dira ezagutzera irabazleak.