• eu
  • es
  • en

AzPlay

Bilbon aitzindari den bideo-jokoetako AzPlay jaialdiak bere seigarren edizioa egingo du aurten. AzPlay-n modu batean edo bestean parte hartu duten eta lehiaketa gero eta indartsuago izatera lagundu duten guztiak biltzea espero dugu edizio honetan.

2010eko hóPLAY Lehiaketan, 4.000 lagunek baino gehiagok bisitatu zuten erakusketa. Bestetik, 1.437 lagunek parte hartu zuten honako jarduera hauetan: tailerrak, hitzaldiak, dokumentalak, Kinecten aurkezpena, bideo-jokoak garatzen dituzten enpresen topaketak eta amaierako ekitaldia. 10 herrialdetako 43 proiektu aurkeztu ziren.

presentacion Kinect

2011ko hóPLAY Lehiaketan, ia-ia 14.000 lagunek gozatu zuten jaialdian eta bertako jardueretan. Bestetik, 11.975 lagunek erakusketa bisitatu zuten, 436 lagunek tailer zein hitzaldietan parte hartu zuten eta 1.450 lagunek beste jarduera batzuetan parte hartu zuten. 12 herrialdetako 46 proiektu aurkeztu ziren.

hoplay11

 2012ko hóPLAY Lehiaketan, 13.040 lagun egon ziren hitzaldi, tailer, erakusketa eta jardueretan. 14 herrialdetako 71 proiektu aurkeztu ziren.

hoplay12

2013ko hóPLAY Lehiaketan, 3.000 pertsona baino gehiago egon ziren; gehienak bideo-jokoaren profesionalak: indie enpresak, kazetariak, ikasleak… 12 herrialdetako 112 proiektu aurkeztu ziren.

hoplay13

2014ko hóPLAY Lehiaketan, 1.800 pertsona inguruk hartu zuten parte hitzaldietan, tailerretan, erakusketetan… 15 herrialdetako 112 proiektu aurkeztu ziren.

azkuna-zentroa-ganadores-2014