• eu
  • es
  • en

 

Hitzaldiak hóPLAY 2014 jarduerak

  • Sail ofiziala

    seccion-oficialData: azaroak 27 eta 28.

    Ordutegia:

    – Osteguna: 09:30-14:00, 15:30-17:10 eta 18:00-20:00.

    – Ostirala: 09:30-14:00.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketako bideo-joko finalisten aurkezpena. Joko horiek garatu dituztenek euren proiektuen sortze-prozesua azalduko dute.

  • Datozen 4.000 milioi jokalariak

    los-proximos-4-billones-de-jugadoresData: azaroak 27.

    Ordutegia: 17:10-17:30.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    WiMi5eko zuzendari exekutiboa eta Tecnaliako spin-offa den Raúl Otaolearen hitzaldia. Datozen 4.000 milioi jokalariren beharrei aurre egiteko HTML5ak dituen abantailez hitz egingo du.

  • Big Indie Pitch

    big-indie-pitchData: azaroak 28.

    Ordutegia: 15:30-20:00.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    The Big Indie Pitch ekitaldi bat da eta Steel Mediarekin elkarlanean antolatzen da. Steel Media komunikazio talde britainiarra da, bideo-jokoetan eta app-etan espezializatuta dago, eta 45 milioi irakurle ditu hilean. hóPLAYko garatzaile finalistek labur (5-10 minutu) aurkezten dute euren proiektua bideo-jokoen munduko nazioarteko erreferentziazko komunikabiderik nagusienen aurrean, hala nola Pocket Gamer, AppSpy, 148apps, The Observer, IndieHaven edo Ready up-en aurrean. Aukera paregabea da estudio indientzat, nazioartean ikusgarri bihurtzeko eta ospea lortzeko.

  • Developing Mobile Apps on Google Cloud Platform

    googleData: azaroak 28.

    Ordutegia: 13:00.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    Txostengileak: Bastien Legras, Cloud Platform Solution Engineer, eta Jon Lorenzo, Head of Cloud Sales Iberia.

    Bastien Legrasek teknikoki deskribatuko du Googleko Cloud plataformak nola eman ahal dien laguntza bideo-jokoen garatzaileei, guztiz eskalagarria den backend-a izateko, bat-bateko egoeretara ondo egokitzen dena, adibidez, bideo-joko batean izandako erabiltzaile askoren bat-bateko sarbidera. Bestetik, Jon Lorenzok argi azalduko du plataformak zein aukera ematen duen negozio aldetik, eskaintzen dituen soluzioekiko interesa duten enpresa garatzaileentzat. Hitzaldian, argi azalduko da nola sartu Google Cloud Platform-en hóPLAY-ko parte-hartzaileentzat eskuragarri dauden kredituko 500 $-ko txarteletara. Horrez gain, aditzera emango da zein baldintza bete beharko duten hóPLAY-n parte hartzen duten bideo-jokoen garatzaileek Google Cloud Platform-en kredituko 100.000 $-ko saria eskuratzeko.

  • Sexua, generoa eta bideo-jokoak

    Data: abenduak 2.

    Ordutegia: 17:30-18:15.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    Mahai-inguru honetan bideo-jokoen industriaren eta bideo-jokalarien komunitatearen egoera aztertuko da, aniztasun sexualari eta generoari erreparatuta.

    Industria prestatuta dago kolektibo guztiak onartzeko? Zure sexuak axola du jolasterakoan? Esperientzia helduagoen bila gabiltza? Julen Zaballak moderatutako mahai-inguruan, hauek egongo dira: Isi Cano, Mara Gilbert, Eva Gaspar, Mikel Calvo eta Carlos Gonzalez Tardon.

  • Euskal bideo-jokoaren historia

    asadapiData: abenduak 2.

    Ordutegia: 18:15-19:00.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    Julen Zaballaren hitzaldia, Tabakalerak sustatutako “Euskal bideo-jokoen historia” proiektuari buruz. Retroacción Euskadirekin elkarlanean antolatutako erakusketaren osagarria da hitzaldi hau; AlhóndigaBilbaoko JOZen dago erakusketa.

  • Kepa Acerok bere bideo-jokoa aurkeztuko du, Melting Down

    kepa-aceroData: abenduak 2.

    Ordutegia: 19:00-20:00.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    Jokoga Interactivek hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketan aurkeztuko du Kepa Acero protagonista duen bideo-jokoa.

    Kepa Acerok bideo-joko hau egiteko arrazoien berri emango digu eta zer balio ekologiko sustatzen dituen ere bai. Era berean, Antartika, Siberia, Alaska eta beste toki batzuetara egindako bidaietan ikasitakoaren berri emango digu, berotze globalaren ondorioak bertatik bertara ikusi ahal izan baititu. Josu Cobelo, Jokoga Intreractiveren arduraduna, egongo da berarekin aurkezpenean, merkaturatzearen zehaztasunak emateko.

  • 3D modelatuari buruzko hitzaldia, Katue Studios

    modelado-3dData: abenduak 3.

    Ordutegia: 17:30-18:15.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    Hitzaldi honetan “BeerBug” 3D animazioko laburmetraiaren making offa azalduko da. Hainbat sari irabazi dituen lan horren mallatua, renderizatu gabeko eszena gordinak, animazioko urrats desberdinak, etab. azalduko dira, eta ekoizpeneko prozesuak eta pipeline-a ere bai.

  • Oculusi buruzko hitzaldia/tailerra, Pulsar Concept

    oculusData: abenduak 3.

    Ordutegia: 18:15-19:00.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    Tailer honetan Oculus Rift erabiliaz errealitate birtualeko joko xume bat nola egin azalduko da. Hizlariak garapenerako kit bat azalduko du, bertaratzen direnek proba dezaten. Bertaratuek Unity instalatuta daukan ordenagailu eramangarri bat eramaten badute, dev kit-ean probatu ahal izango dituzte eurek sortutako lanak.

  • 4DEVgames eta Pintxo Developerren proiektuen aurkezpena

    pintxo-developerData: abenduak 3.

    Ordutegia: 19:00-20:00.

    Sarrera librea gonbidapenarekin (gonbidapena eskatu).

    Lekua: CAC2.

    Euskadiko bideo-jokoen alorreko errealitaterik freskoena ezagutzeko jardunaldia. 4DEVgames eta Pintxo Developers bideo-jokoak garatzen dituzten elkarteak dira, eta elkarte horietako kide batzuek azken proiektuak aurkeztuko dituzte. 4DEVgames-en kasuan, azaroan bi gairi buruz izandako bi Game Jam-etako emaitzak aurkeztuko dituzte: “procedural” eta “point and click” jokoak. Pintxo Developer gipuzkoar elkarteko kideek sortu dituzten azken jokoak aurkeztuko dituzte. Eusko eSports proiektua ere aurkeztuko da.