Lanak aurkezteko epearen amaiera Azkuna Zentroak AzPlay 2015 Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren 27 finalistak aukeratu ditu
  • eu
  • es
  • en

Bost kontinenteetako 158 bideo-joko AzPlay Lehiaketako sarietarako

158 proiektuk eman dute izena Azkuna Zentroak antolatutako AzPlay Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren seigarren ediziorako.

Bost kontinenteetako 30 herrialdetako bideo-jokoak dira: Australia, Austria, Belgika, Brasil, Kanada, Txina, Danimarka,AEB, Espainia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, India, Irlanda, Mexiko, Zeelanda Berria, Errumania, Errusia, Senegal, Singapur, Hego Korea, Erresuma Batua, Suedia, Suitza, Taiwan, Herbehereak, Ukraina, Polonia eta Argentina. Lan horien erdia Estatukoak dira. Horietatik, 14 Euskal Herriko garatzaileek aurkeztu dituzte.

Bideo-joko ‘indiearen’ munduko, hedabide espezializatuetako, eta industria eta mundu akademikoko pertsona ospetsuek eta nabarmenek eratutako epaimahaiak aurkeztutako bideo-jokoak ebaluatu ditu, eta urriaren 31n finalistak zein diren jakinaraziko du. Azaroaren 27an jakingo da zein diren irabazleak, Azkuna Zentroko Auditoriumean sariak banatzeko egingo den ekitaldian. Egun horretan, Lehiaketak finkatu dituen 5.000 euroko bost sariak banatuko dira: ideiarik bereziena, sorkuntzako diseinurik onena, soinu-musikarik onena, jokatzeko lanik egokiena eta euskal bideo-jokorik onena.

Gaur egun AzPlay (lehen hóPLAY) eredu sendoa da nazioartean, lan berriak sustatzeaz gain, bideo-jokorik berezi, sortzaile eta berritzaileenei ematen baitie saria urtero.

Aurten, AzPlay azaroaren amaieran izango den Bilbao Bizkaia Desing Week barruan dago sartuta, eta Fun&Serious Game Festival-eko alde ‘indiea’ izango da, nazioarteko sona duen hitzordu hori osatzeko.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.