• eu
  • es
  • en

hóPLAY 2014 lehiaketan parte hartu nahi duzu?

Parte hartu hóPLAY 2014 sariak

HóPlay´14
BIDEO JOKO INDEPENDENTEEN V. NAZIOARTEKO LEHIAKETA

Oinarriak
hóPLAY AlhóndigaBilbaoren proiektu bat da, eta originaltasuna, sormena, berrikuntza eta AlhóndigaBilbaorekin lotutako balioak balio bereizgarritzat dituen bideo-joko independenteen ekoizpenak aurkezteko eta sustatzeko interesa du. hóPLAYk nazioarte mailako bosgarren deialdi hau egin du, eta honako oinarri
hauek finkatu ditu:

1. Helburua
hóPLAYk helburutzat du bideo-jokoaren izaera ludikoa eta hezigarriaren atzean dauden lagunek gauzatu duten sormena aitortzea eta saritzea.

2. Izangaiak
hóPLAY bideo-jokoen nazioarteko deialdian parte hartu ahal izango dute deialdi honen helburuetara egokitzen diren lanak dauzkatela iruditzen zaien lagun, talde edo enpresa garatzaileek.

Izangaiek eskura izan beharko dituzte legez bideo-jokoarekin lotutako edo hartan inplikatutako eskubide guztiak, lizentzien erabilera, ustiatze-eskubide, jabego intelektual eta abarrak barne. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar denboran zehar mugarik gabe uztea AlhóndigaBilbaok jaialdiko jakinarazpenak edo ekintzak egiten dituen euskarri edo formatuetan hautatutako bideo-jokoak hedatzeko eskubideak.

3. Bideo-jokoak
Saria jaso ahal izango dute 2013ko urriaren 1aren ondoren egindako bideo-jokoek, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

3.1 Erabiltzen uzten duen programa izatea. Ez da onartuko programa erabiltzen uzten ez duten bideo, trailer, preview edo demo bertsiorik.
3.2 Gaia eta generoa edozein izan daiteke. Ez da onartuko indarkeria edo edozein eratako bazterkeria bultzatzen duten edota giza talderen batentzat
iraingarriak izan daitezkeen edukiak dituen jokorik.
3.3 Formatuak. Bideo-jokoa honako plataforma hauetako edozeinetan garatu eta aurkeztu ahal izango da:
3.3.1. Ordenagailu pertsonalak.
3.3.2. Kontsolak.
3.3.3. Gailu mugikorrak.
3.4 Bideo-joko independentea izatea, erreferentziatzat hartuta WikiPediako (http://es.wikipedia.org/wiki/Videojuego_independiente) definizioa.

Edonola ere, antolakuntzak erabakiko du azkenean proposatutako bideo-joko bat onartuko den ala ez. 4. Entregatzeko modua, material gehigarria eta epea Bideo-jokoen izen-ematea http://goo.gl/h1L9Sg URL-ean prestatutako inprimakiaren bitartez egin beharko da.

Onartzeko epearen azkeneko eguna 2014ko irailaren 30a izango da. Hori dela eta, ez da onartuko egun hori baino beranduagoko zigilu-markarekin jasotako lanik.

2014ko urriaren 31n argitaratuko da hautatutako bideo-joko finalisten zerrenda.

Deialdi honen izaera nazioartekoa denez, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez garatzen ez diren bideo-jokoek material gehigarri guztia ingelesez erantsi beharko dute.

Antolakuntzak laguntza ekonomikoa emango du finalistek joan-etorrietan egindako gastuetarako.

5. Sariak
hóPLAYk honako kategoriak finkatu ditu saria jaso dezaketenen artean:

2014ko sariak:
• Ideia originalik onenaren saria, 5.000 €.
• Sormen diseinurik onenaren saria, 5.000 €.
• Soinu-musikarik onenaren saria, 5.000 €.
• Jolas-aukerarik onenaren saria, 5.000 €.
• Euskal bideo-jokorik onenaren saria, 5.000 €.

Hautatutako bideo-joko bakoitzaren ordezkari bat bertaratu beharko da gutxienez Sail Ofiziala izeneko bideo-joko finalistak aurkezteko jardunaldietan eta azaroaren bukaeran egingo den sariak emateko ekitaldian.

6. Hautatzea
Saria eskura dezaketen bideo-jokoak hautatzeko garaian, AlhóndigaBilbaok, beste ezer baino lehen, sormen-izaeraren bitartez balio positiboak helarazten dituztenak eta edozein eratako eraso eta bazterkeriaren aurkakoak direnak izango ditu
aintzat.

Irabazleak hautatzeko eta erabakitzeko prozesua ondoren zehaztuta dagoena izango da.

Epaimahaiak aurkeztutako bideo-joko guztien lehenengo balorazioa egingo du, parte-hartzaileek izena emateko inprimakian eskainitako ikus-entzunezko materialean (irudiak, bideoa edo weba) bakarrik oinarrituta. Balorazio horretatik abiatuta, 25 bideo-joko finalista inguruko multzoa erabakiko da, eta saria jaso ahal izateko Sail Ofizialean zehar aurkeztu beharko dira. Horretaz gain, bideo-joko finalistak AlhóndigaBilbaon erakutsiko dira hóPLAY lehiaketak irauten duen bitartean, bertaratzen direnek probatu ahal izan ditzaten.

Finalistak hautatu ondoren, epaimahaiak berriz ere bideo-joko finalisten balorazioa egingo du. Balorazio hori egiteko, oinarri bezala hartuko dira joko bakoitzaren erabilera, Sail Ofizialeko aurkezpenak eta epaimahaikoen artean sortutako eztabaidak. Azkenean, epaimahaiak kategoria guztietan sariak irabazi dituztenen zerrenda erabakiko du.

7. Epaimahaia
Jaialdiko zuzendaritzak izendatuko du hóPLAYko epaimahaia, eta bideo-jokoen arloan merezitako aitortza duten profesionalek osatuko dute: sortzaileak,
banatzaileak, editoreak eta jokalariak. Haiek, egokia dela erabakitzen baldin badute, eman beharreko sarietako bat eman gabe uzteko aukera izango dute.

8. Baldintzak
Deialdi honetan izena emandako lan guztiak, hautatutakoak zein hautatu gabeak, hóPLAYko dokumentu-artxiboaren zati bihurtuko dira, eta antolakuntzak ezingo ditu haiek dirua irabazteko erabili.

hóPLAYn izena emateko inprimakia bidaltzeak eta parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartu izana. Oinarri hauek interpretatzeko eskumena jaialdiko
antolakuntzak eta epaimahaiak bakarrik izango du.

Zalantzak edo bestelako kontuetarako, jo ezazu jaialdiko www.azplaybilbao.com web-orrira edo hoplay@alhondigabilbao.com posta helbidera.