• eu
  • es
  • en

B-Cubes finala

B-Cubes

B-Cubes finala

Azaroaren 23an, 18:00etan

Enpresa-kudeaketa eta -estrategiako eSport bat da B-Cubes, eta UPV/EHUko ikasleei zuzendutakoetan lehena.

Jokoaren mekanikaren ardatza B-Cube delakoa da: kubo horren bidez, enpresaren alderdi guztiak kontrola daitezke. Sailkapen-fasean, urrian, parte-hartzaileek ahalik eta garapen-maila eta egonkortasun handienak lortu beharko dituzte euren proiekturako. Dena den, joko honetan ez zaie salmentei soilik begiratzen. Emaitza ahalik eta onena izateko, hazkundeak orekatua izan behar du, eta kontuan hartzen dira beste alderdi batzuk ere; adibidez, berrikuntzan egindako inbertsioa, giza baliabideen politika eta ingurumenaren zaintza.

Sailkapen-txandan emaitza onenak lortzen dituzten lau parte-hartzaileak elkarren lehiakide izango dira final nagusian, AzPlay 2016 jaialdian. Final horretan, jendez gainezka egongo den areto batean, hainbat egoeratan moldatu beharko dira lau B-Cube horiek, eta euren sendotasunaren eta finalisten erreakzio-gaitasunaren lekuko izango dira ikusleak.

Informazio gehiago, hemen: http://b-cubes.net

 

NORI ZUZENDUTA: UPV/EHUko ikasleei.

EGUTEGIA: AZAROAREN 23a.

ORDUTEGIA: 18:00-20:00

HIZKUNTZA: GAZTELANIA.

DOHAINIK.

CAC2