• eu
  • es
  • en

AzPlayren erakusketa

Azaroaren 28tik abenduaren 3ra arte, nazioarteko eta Euskal Herriko azken bideo-jokorik sortzaileenak izango ditugu ikusgai, 2017 AzPlay erakusketan. Sortzaile profesionalak, zaleak, ikasleak eta, oro har, herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzeko, gozatzeko eta jokoak saiatzeko.

  • Indie Bideo-jokoen Nazioarteko VIII. Jaialdiko finalisten erakusketa

    Indie Bideo-jokoen Nazioarteko VIII. Jaialdiko finalisten erakusketa-gunean, aurten hautatutako 25 garatzaileen bideo-jokoak erakutsiko dira. Munduko bazter guztietatik etorri dira, era askotako plataformekin, azken joeren eta sorkuntzen berri izan dezagun.

 

  • Euskal garatzaileak

    Euskal garatzaileen aldean, hemengo sortzaileen azken lanak ikusiko ditugu (Beitxu Studios, Light Games, Jowona Games, Tridente Studio eta Alexander Rodriguez). Bestalde, animazio eta bideo-jokoen arloan Euskadin dauden prestakuntza-zentroetako (DigiPen, CIFP Tartanga, CEINPRO, Implika eta Harrobia) ikasleek egindako lanak ere jaso ditugu erakusketan. Erakusleiho ona izango da, atzerriko bisitariek hemen eta orain egiten ari diren lanen berri izan dezaten.

 

  • 'Etorkizuneko bideo-jokoa diseinatzen'

    taller-videojuegos-seguros-saludables

    Gainera, ‘Etorkizuneko bideo-jokoa diseinatzen‘ izeneko gunean, jaialdia izan aurreko astean egindako tailerretan prestatutako lanak egongo dira ikusgai. Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta LHko ikasleei zuzenduta daude tailer horiek, eta parte-hartzaileek game designer baten papera jokatu behar dute. Ikasleen zirriborroak gune horretan jarriko dira, etorkizuneko bideo-jokoak nolakoak izango diren irudikatzeko laguntza gisa.

     

 

  • JokuPlay’

    Azkenik, Mediatekako JokuPlayn, AzPlay Jaialdiaren azken 7 edizioetan hautatutako bideo-joko batzuk erakutsiko dira.

SPONSORS

Logo Bilbao Blanco    BIDC-blanco      logo-dweek-h-c

MEDIA PARTNERS

logo_ser      gaztea1      deia      logo_elcorreo            soloindies      gamedustria 2             presura       devuego       vandal       pocketgamer

LEARNING CENTER PARTNER

harrobia

PARTNERS

adoptmygame         pad        logoDEV       nordic-game       indiecouch       getIT       gameboss       NorthernGameSummit       GamesDubai       gamesslovenia       ludicious       imga

CO-FUNDED BY

europeCreative

 

[/vc_column][/vc_row]