• eu
  • es
  • en

AzPlay Q

2017. urtean AzPlayk jarduera berri bat jarriko du abian, AzPlay Q izenekoa. Hiruhileko bilerak dira, bideo-jokoen garatzaileek, enpresek eta bideo-jokoen zaleek eratzen duten bertako komunitateari zuzenduak. Bilera horien bidez, bertako sektorea dinamizatu nahi da, elkartzeko guneak eta proiektu berriak bilatuz.

Ekitaldietan, gure artean lantzen ari diren azken proiektuak eta ekimenak erakutsiko dira. Horrez gain, bideo-jokoaren arlo desberdinetan talentua eta eskarmentua dituzten pertsonak ekarriko dira, bertako komunitateari haien ezagueraren berri emateko. Arlo hauek landuko dira: finantziazioa, bideo-jokoen ikusgaitasuna eta sormena, funtsezko faktore gisa, proiektu berriak ateratzea errazago izan dadin.

Ekitaldi bakoitzak egitura berbera izango du:

  • Bertako proiektuen aurkezpenak.
  • Finantziazioari, ikusgaitasunari edo sormenari lotutako gaietan aditua den lagun baten hitzaldia.
  • Networking-a, koktel batez alaitua.

Ekitaldietan, bertako garatzaileek aukera izango dute lantzen ari diren bideo-jokoak aurkezteko, komunitateko gainerako kideen feedback-a izatea errazagoa izan dadin. Gainera, joko horiek eskuragarri egongo dira Mediatekako Joku Play aldean, beste lagun batzuek probatu eta testatu ahal izateko, eta garatzaileei haien iritzia eman ahal izateko.

Urteko hiruhileko bakoitzaren amaieran egingo dira AzPlay Q ekitaldiak: Q1 martxoan, Q2 ekainean eta Q3 irailean. Azaroan, AzPlay Jaialdia izango da.

Parte hartzeko zabalik dagoen ekimena

Ekimen honek zabalik egon nahi du, bideo-jokoaren arloko komunitateak berak parte har dezan. Une oro, arlo honekin lotura duen edozein pertsonak edo garatzailek ekintza bat proposatu ahal izango digu, AzPlay Q programan sartzeko.

Interesdunek beren proiektua, ideia edo esperientzia aurkeztu ahal izango dute egingo diren ekitaldietako batean. Horretarako, programatzailearekin jarri beharko dute harremanetan, azplay@azkunazentroa.eus helbidean, noiz programatu ahal den zehazteko. Animatu eta parte hartu.

SPONSORS

Logo Bilbao Blanco    BIDC-blanco      logo-dweek-h-c

MEDIA PARTNERS

logo_ser      gaztea1      logo_elcorreo            soloindies      gamedustria 2                           

PARTNERS

adoptmygame         pad        logoDEV       nordic-game       indiecouch       getIT       gameboss       NorthernGameSummit       GamesDubai

CO-FUNDED BY

europeCreative