• eu
  • es
  • en

AzPlay Q 2018

Bideo-jokoak Azkuna Zentroaren proiektu estrategikoetako bat dira, alde batetik, ezagutza, sorkuntza eta teknologia horren erabilera arduratsua sustatzeko, eta, bestetik, euskal enpresen sektorean duten proiekzioa bultzatzeko.

Ildo horretan, 2010. urtetik gaurdaino, Azkuna Zentroak AzPlay antolatu du urtero, Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketa, originaltasuna, sormena eta berrikuntza balio bereizgarritzat dituzten ekoizpenak saritzeko. Lehiaketa sendotuz joan da urtez urte, eta gaur egun ezin alboratuzko erreferentea da sektore independenteko profesionalentzat.

Azaroko hitzordu horretaz gain, Azkuna Zentroak bestelako jarduerak antolatzen ditu bideo-jokoari lotuta, urte osoan barrena, ekitaldi horri jarraipena emateko eta Euskadin bideo-jokoaren inguruan dagoen eta gero eta handiagoa den komunitatea bil dadin lortzeko.

2018ko edizioa

AzPlayQ programaren (bideo-jokoei buruzko hiruhileko topaketen egitaraua) bigarren edizioa izango da 2018an. Aurten, Bideo-jokoaren Unibertsitateak antolatutako ‘DigiPen-en ordua’ izango dugu, eta, hor, sektoreko profesional ospetsuek beren esperientzien berri emango diote hemengo komunitateari. Espazio horretan, bestalde, Azkuna Zentroko ikasleek sortutako jokoak testatuko dira, Bilbon baitago Europako campusa.

AZPLAY Q1
2018(E)KO MARTXOAREN 9(E)TIK 2018(E)KO MARTXOAREN 10(E)RA

 

           

Sponsors

Media Partners

Learning Center Partner

Partners

Co-funded by