image AzPlay Q1 image AzPlay Q2
  • eu
  • es
  • en

AZPLAY, NORDIC GAMES 2017 BIDEO-JOKOEN KONGRESUKO KOLABORATZAILE

AzPlay Azkuna Zentroaren Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketak lankidetza-hitzarmena sinatu du Nordic Games 2017rekin. Europan bideo-jokoen arloan nagusi den biltzar hori maiatzaren 17tik 19ra bitartean izango da Suediako Malmö hirian.

Ezagutza, emozioa eta negozioa dira kongresuko hiru ardatzak, eta industrian adituak direnen hitzaldi-programa zabal bat izango du, 2.000 profesional baino gehiago, networking-ekitaldiak, erakusketak eta Nordic Game Awards sari-ematea.

Lankidetza horrek AzPlay-ren nazioartekotzea sendotzen lagunduko du, gure lehiaketa bideo-jokoen merkatu globalean agerikoago egingo baitu. Gainera, AzPlay 2017k berekin izango du Teddy Florea, Nordic Games-en (THQ Nordic) negozio-garapenen zuzendaria, ordenagailuko bideo-jokoen editorea eta GMGCren –Asiako bideo-jokoen ekitaldien eta aholkularitzaren plataforma handiena– aholkulari nagusia. Joko informatikoen munduko merkatuaren egoerari buruzko hitzaldi bat emango du.

Kontsultatu Nordic Games-en programa osoa.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.