AzPlay nazioarteko jaialdiak bere marka hautsi du lehiaketan parte hartuko duten bideo-jokoak % 58 haziz image AzPlay Q1
  • eu
  • es
  • en

AzPlay Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren zazpigarren edizioko irabazleak ezagutzen ditugu jada

AzPlay Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren zazpigarren edizioko irabazleak ezagutzen ditugu jada:

– Ideiarik Onena: ‘Calendula’, Blooming Buds (Espainia)
– Diseinurik Onena: ‘Etherborn’, Altered Matter (Espainia)
– Soinurik Onena: ‘TACENDA’, Finifugu && friends (London College of Communications) (Erresuma Batua)
– Jolas-aukera Onena: ‘Moon River’, Guillaume Cerdeira (Suitza)
– Euskal Bideo-jokorik Onena: ‘Dynasty Feud’, Kaia Studios

Bideo-joko berritzaileak, originalak eta heziketa bultzatzen dutenen artean lan onenak saritzea da AzPlay-ko sarien helburua. Irabazle bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu.

47 herrialdetako 250 joko aurkeztu dira aurten Lehiaketara.

Aurten, honako hauek daude epai-mahaian: Jana Palm, Stugan nazioarteko jokoen azeleradorearen zuzendari nagusia; Koldo Gutiérrez, kazetaria eta ‘Cactus’ kultura-aldizkariaren sortzaileetako bat; Lara Sanchez Coteron, Arte Ederretan doktorea, eta Arte Interaktiboan eta Jokoen Diseinuan espezializatua; eta José María Martínez Burgos, ‘Hafo’, mugikorrentzako jokoak eta umeentzako app-ak egiten dituzten enpresen kofundatzailea.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.