image Azkuna Zentroak AzPlay 2017 Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren 25 finalistak aukeratu ditu image AZKUNA ZENTROAK PARTE HARTUKO DU LUDICIOUS – ZÜRICH GAME FESTIVAL-EN
  • eu
  • es
  • en

AzPlay bideo-joko independenteen nazioarteko lehiaketaren zortzigarren edizioko irabazleak ezagutzen ditugu jada

Azkuna Zentroak AzPlay Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketako sariak banatu ditu arratsalde honetan. VIII. edizio honetako irabazleak hurrengo hauek izan dira:

– Ideia originalaren saria: ‘Distorsions’, Among Giants (Brasil)
– Arte bisualaren saria: ‘Old Man´s Journey’, Broken Rules (Austria)
– Soinu-musikaren saria: ‘Figment’, Bedtime Digital Games (Danimarka)
– Jolas-aurkeraren saria: ‘Rock of Ages 2’, ACE Team Software (Txile)
– Euskal bideo-joko onenaren saria: ‘Unforgiven VR’, Delirium Studios

Bideo-joko berritzaileak, originalak eta heziketa bultzatzen dutenen artean lan onenak saritzea da AzPlay Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketako sarien helburua. Irabazle bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu.

63 herrialdetako 432 joko aurkeztu dira aurten Lehiaketara.

Aurten, honako hauek daude epai-mahaian: Miguel Alva, cassette-etan biltegiratutako bideo-jokoetan aditua; Juan Manuel Moreno Reyes, Nivel Oculto-ren sortzailekidea; Teddy Florea, konexioen erraztailea, eta laguntza ematen du garatzaileek eta publisher-ek industrian behar dituzten zerbitzu guztiak aurkitu ditzaten; eta José María Martínez Burgos, ‘Hafo’, mugikorrentzako jokoak eta umeentzako app-ak egiten dituzten enpresen kofundatzailea.

Jaialdia hasi baino egun batzuk lehenago Mediateka BBK-n egin diren ‘Etorkizuneko bideo-jokoa diseinatzen’ tailerretan parte hartu duten ikasleek ere jaso dituzte sariak.

Halaber, Nordic Game Discovery Contest Qualifying Round-eko finalistaren izena ere jakitera eman da. Alpixel Games-en “A Place for the unwilling” da 2018an Mälmoko Nordic Game Conference-an parte hartuko duena.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category