image AzPlay bideo-joko independenteen nazioarteko lehiaketaren zortzigarren edizioko irabazleak ezagutzen ditugu jada image Global Game Jam Bilbao 2018
  • eu
  • es
  • en

AZKUNA ZENTROAK PARTE HARTUKO DU LUDICIOUS – ZÜRICH GAME FESTIVAL-EN

AzPlay-k, Azkuna Zentroaren Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Jaialdiak Ludicious – Zurich Game Festival-en hartuko du parte, 2018ko urtarrilaren 18tik 21era arte Suitzan, Zurich-eko Zeughaushof-en, sareak ezartzeko eta trukatzeko garatzaileei bideratuta egingo den plataforman.

Jaialdian, duela gutxi sortutako estudioek asmatutako jokorik berezienak eta joko-garatzaile hasiberriak egongo dira batera. Ludificious jaialdiak asteburu betea eskainiko die bisitariei, hitzaldi, joko, sareak ezartzeko aukera eta askoz ere kontu gehiagorekin. Hona hemen jaialdian parte hartuko duten hizlariak:

• Alden Kroll, Valve-ko diseinatzailea 12 urtetan baino gehiagotan. Steam-en lan egin du, besteak beste, Team Fortress 2, Portal eta Left 4 Dead jokoetan. Gaur egun, Alden diseinatzaile aritzen da Steam saltegian, Steam-ek editatzeko dituen tresnak eta komunitateko hainbat ezaugarri lantzen, esaterako, Steam Workshop.
• Callum Underwood Suediako Raw Fury enpresa garatzailean joko berriak sinatzeaz arduratzen da.
• David O´Reilly «Please Say Something» eta «The External World» animazioko film aitzindariak sortu zituen. Sari ugari eskuratu ditu, eta atzera begirako hainbat erakusketa egin dizkiote nazioartean. Gidoilari aritu da Adventure Time eta South Park animazioko telesailetan, eta Akademiak saritutako Spike Jonze-ren «Her» filmeko fikziozko bideo-jokoa sortu du.
• Daniel Dociu garapen bisuala gainbegiratzeko arduraduna da, Amazon Game Studios-eko garapeneko departamendu guztietan.
• Dhaunae de Vir negozio-garapeneko zuzendaria da White Wolf Entertainment-en (Vampire: The Masquerade). Horrez gain, markaren ebanjelaria, bideo-jokoen enbaxadorea eta eSports-eko aholkularia da.
• Julie Heyde eta Horatiu Roman oso ospetsuak dira bideo-jokoen arloan, game jam eta VR jokoei esker (adibidez, VRUnicorns).
• Kate Edwards Geogrify-ko CEO eta aholkulari nagusia da. Bestalde, Bideo-jokoen Garatzaileen Nazioarteko elkarteko (IGDA) aurreko zuzendari exekutiboa izan zen.
• Lauren Cason ustwo games estudioko artista seniorra da. Monument Valley 2 jokoan aritu da lanean (Bideo-jokorik onenari emandako saria eskuratu zuen 2017ko Game Awards-en). Orain dela gutxi, Forbes aldizkariak 30 urtetik beherako gazterik bikainenen artean sartu du, 2018ko bideo-jokoen arloan.
• Patryk Grzeszczuk marketineko zuzendaria da 11 bit studios-en. Gainera, marketin/publizitateko estrategiak garatzeko arduraduna izan da This War of Mine, Beat Cop eta Frostpunk-en.

Jaialdiaren programa osoa urtearen amaieran argitaratuko da. Sarrerak eskuragarri, hemen: www.ludicious.ch/tickets.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category