Azkuna Zentroak AzPlay 2015 Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren 27 finalistak aukeratu ditu Zorionak AzPlay 2015eko irabazleei!
  • eu
  • es
  • en

Azkuna Zentroak bideo-joko independentea bultzatuko du AzPlay-ren edizio berrian

Azkuna Zentroak Bideo-Joko Independenteen Nazioarteko VI. Lehiaketa hartuko du azaroaren 26tik abenduaren 1era. AzPlay (lehen hóPlay) erreferentzia saihestezina da sektore independenteko profesionalentzat, mundu zabaleko zaleentzat eta hitzordu honetan euren lanak agerian jarri eta nabarmentzen dituzten tokian tokiko enpresentzat.

Lehiaketa hau nazioarteko erreferente bilakatu da lan berrien sustapenerako, une honetan egiten diren bideo-joko independente originalenak, sortzaileenak eta berritzaileenak sarituz. Sei urte hauetan bost kontinenteetatik etorritako 500 proiektu baino gehiago jaso dira eta 175.000 euro baino gehiago banatu egin dira sarietan. Seigarren edizioan, 158 garapenek, 30 herritatik iritsita, lehiaketak ezartzen dituen 5.000 euroko bost sariak lortzeko aukera dute: ideia, diseinu sortzailea, soinu-musika, jolasteko erraztasuna, eta euskal bideo-joko onena.

Aurten, AzPLAY azaroaren amaieran izango den Bilbao Bizkaia Desing Week barruan dago sartuta, eta Fun&Serious Game Jaialdiaren alde ‘indiea’ izango da, nazioarteko sona duen hitzordu hori osatzeko. Jaialdi honetan parte hartuz, euskal enpresek jauzi egin ahal izango dute gero, izaera independentea izatea baita haien ezaugarri nagusia.

Sail ofiziala

Sail ofizialak azaroaren 26an epaimahaiak aukeratutako bideo-jokoak Jarduera Osagarriko Zentroan izango diren jardunaldi batzuetan erakutsiko ditu. Hauek irekiak izango dira AzPlay sarietan finalista izan diren bideo-jokoen garatzaileen sormen-prozesua ezagutu nahi dituzten profesional eta zaleentzat. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte eta ordutegia 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.

Sari banaketaren ekitaldia

Azaroaren 27an, 20:00etan, AzPlay sari banaketaren ekitaldia ospatuko da Jarduera Osagarrien Zentroan. Lehiaketak 5.000 euroko sariak banatuko ditu ideia, diseinu sortzaile, soinu-musika, jolasteko erraztasun eta euskal bideo-joko onenen artean.

Sortzaileen lana baloratuko duen epaimahaia munduko indie bideo-jokoko industriatik datozen pertsona famatu nabarmenek osatzen dute, komunikabide espezializatuekin eta mundu akademikoarekin batera. Edizio honetan honakoek osatuko dute epaimahaia: Oscar Barda, Them Gameseko CEOa eta Pariseko La Gaite Lyrique-ko aholkularia; Juan Carlos Rodriguez, faseextra.com-eko CEOa; Daniel Parente, Bootstart-eko fundatzailea eta Hydra Interactive-ren CEOa; eta Joaquín Perez Martín, Europako Unibertsitatearen bideo-joko eta animazio irakasle titularra.

Erakusketa

Ondoz ondoko seigarren urtez, AzPlay-k erakusketa gunea izango du lehiaketaren garatzaile finalistekin eta Euskadin sortutako azken proiektuekin. Gune honetan ikusleek aukera izango dute AzPlay lehiaketako finalisten jokoekin saiatzeko. Bertan enpresen, prestakuntzako zentroen eta euskal bideo-jokoen garatzaileen azken lanak egongo dira ikusgai.

Erakusketa gunea Azkuna Zentroko Jarduera Osagarrien Zentroan kokatuta egongo da azaroaren 26tik abenduaren 1era arte. Sarrera doakoa izango da hurrengo ordutegian: astelehenetik ostegunera eta igandetan 11:00etatik 20:00etara, eta ostiral eta larunbatetan 11:00etatik 21:00etara.

Bideo-jokoekin erlazioa duten tailerrak Mediateka BBK-n

Azaroaren 23tik abenduaren 4ra, Mediateka BBK-n ‘Zer ikasten dugu historiaz eta teknologiaz bideo-jokoekin jolastean?’ hezkuntza-tailerra izango da, Psikologia, Aisia eta Giza Garapenean doktorea eta People&Videogameseko sortzailea den Carlos González Tardónen eskutik,0 9:30etik 11:00etara eta 11:30etik 13:00etara.

Tailerrak teoria eta praktika uztartuko ditu, eta neska-mutilek aukera izango dute 1950etik gaurdaino izan den garapen historikoaren eta teknologikoaren berri jakiteko, sasoi bakoitzean izandako bideo-jokorik garrantzitsuenekin jokatzen duten bitartean. Zer zerikusi dago Gerra Hotzaren eta Tetrisaren artean? Zenbat leku hartzen zuten lehenbiziko ordenagailuek? Nola egin lezake erreka jota dagoen enpresari batek milioi asko eman ditzakeen industria bat eratzeko?Jokoaren bidez, ezagutzaz jabetuko dira, ondo kokatuta eta arintasunez, haien gaitasunak eta heldutasun-maila aintzat hartuta Kontua jokatzen ikastea da.

Tailerrak hezkuntzako zentroekin (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat), Hezkuntza Bereziko ikastetxeekin eta Aniztasun Funtzional Kognitiboa lantzen duten elkarteekin hitzartuta daude.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.