image Azkuna Zentroak antolatutako AzPlay bideo-joko independenteen nazioarteko lehiaketaren parte-hartzea % 73 igo da image AzPlay bideo-joko independenteen nazioarteko lehiaketaren zortzigarren edizioko irabazleak ezagutzen ditugu jada
  • eu
  • es
  • en

Azkuna Zentroak AzPlay 2017 Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren 25 finalistak aukeratu ditu

Azkuna Zentroak azaroaren 28tik abenduaren 3etara ospatuko den AzPlay Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren VIII. edizioko 25 proiektuak aurkeztu ditu.

Finalista hauek seigarren edizioan aurkeztutako 432 proiektuetatik aukeratuak izan dira. Lehiaketa honen helburua, bideo-joko berritzaileak, originalak eta heziketa bultzatzen dutenen artean, lan onenak saritzea da. Aurreko deialdiarekin alderatuta, 182 partaide gehiagok eman dute izena % 72,8 gehiago. Herrialdeen parte-hartzea ere igo da. Iaz 47 eta aurten 63 izanik.

AzPlay-ko sarien banaketa honela izango da:

  • Ideia originalik onenaren saria, 5.000 €
  • Arte bisualik onenaren saria, 5.000 €
  • Soinu-musikarik onenaren saria, 5.000 €
  • Jolas-aukerarik onenaren saria, 5.000 €.
  • Euskal bideo-jokorik onenaren saria, 5.000 €.

Aurten, honako hauek daude epai-mahaian: Miguel Alva, bideo-jokoen eta joko interaktiboen erakusketa kudeatzen du A MAZE Berlin-en; Juan Manuel Moreno Reyes, Nivel Oculto-ren sortzailekidea da; Teddy Florea,negozioaren garapeneko eta edukien zabalkuntzako arduraduna da, Europako bideo-jokoen garatzaileen azoka nagusietako batean (Nordic Game-n); eta José María Martíenz Burgos, ‘Hafo’, AzPlayko komisarioa eta koordinatzailea 2009. urtetik.

Ondoren kategoria bakoitzeko finalistak zehazten ditugu, kategoriak baztertzaileak, ez direla nabarmenduz, hau da, finalista berak hainbat sailetan parte har dezake:

Ideia originala

  • All You Can Eat, Gamechuck, Kroazia
  • Distortions, Among Giants, Brasil
  • Figment, Bedtime Digital Games, Danimarka
  • Last Day of June, Ovosonico, Italia
  • Lost Words, Sketchbook Games, Erresuma Batua
  • Old Man’s Journey, Broken Rules, Austria
  • Rock of Ages 2, ACE Team Software, Txile
  • Solo, Team Gotham, Espainia
  • The Almost Gone, Happy Volcano, Belgika

Arte bisuala

  • Figment, Bedtime Digital Games, Danimarka
  • Old Man’s Journey, Broken Rules, Austria
  • AntVentor , LoopyMood, UKrania
  • Dark Train, Paperash Studio, Txekia
  • Forgotton Anne, ThroughLine Games, Danimarka
  • MARE, Visiontrick Media, Japonia
  • Path to Mnemosyne, Devilish Games, Espainia

Soinu-musika

  • Distortions, Among Giants, Brasil
  • Figment, Bedtime Digital Games, Danimarka
  • MARE, Visiontrick Media, Japonia
  • Old Man’s Journey, Broken Rules, Austria
  • Resynth, Polyphonic LP, Australia

Jolasteko erraztasuna

  • A Place for the Unwilling, AlPixel Games, Espainia
  • Figment, Bedtime Digital Games, Danimarka
  • Imagine Earth, Serious Brothers UG, Alemania
  • KnightOut, 2nd Studio, Danimarka
  • Old Man’s Journey, Broken Rules, Austria
  • Rock of Ages 2, ACE Team Software, Txile
  • Tiny Bubbles, Pine Street Codeworks, AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
  • Zip Zap, Philipp Stollenmayer, Alemania

Euskal bideo-joko onena

  • Mindtaker, Relevo Videogames / Virtualware, Euskadi, Espainia
  • MOW (Minimal Over Wheels), Zeus Software, Euskadi, Espainia
  • Submersed, Loma Digital, Euskadi, Espainia
  • Teotl: Rise of a God, DigiPen’s Rin Tin Team, Euskadi, Espainia
  • Unforgiven VR, Delirium Studios, Euskadi, Espainia

 

 

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category