Bost kontinenteetako 158 bideo-joko AzPlay Lehiaketako sarietarako Azkuna Zentroak bideo-joko independentea bultzatuko du AzPlay-ren edizio berrian
  • eu
  • es
  • en

Azkuna Zentroak AzPlay 2015 Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren 27 finalistak aukeratu ditu

Azkuna Zentroak azaroaren 26tik abenduaren 1era ospatuko den AzPlay Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren VI. edizioko 27 proiektuak aurkeztu ditu.

Finalista hauek seigarren edizioan aurkeztutako 158 proiektuetatik aukeratuak izan dira. Lehiaketa honen helburua, bideo-joko berritzaileak, originalak eta heziketa bultzatzen dutenen artean, lan onenak saritzea da.

Edizio berri honek nazioarteko presentzia garrantzitsua du Australia, Austria, Belgika, Brasil, Kanada, Txina, Danimarka, AEB, Espainia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, India, Irlanda, Mexiko, Zeelanda Berria, Errumania, Errusia, Senegal, Singapur, Hego Korea, Erresuma Batua, Suedia, Suitza, Taiwan, Herbehereak, Ukraina, Polonia eta Argentina bezalako herrialdeekin.

AzPlay-ko sarien banaketa honela izango da:

  • Ideia originalaren saria: 5.000 €
  • Diseinu sortzailearen saria: 5.000 €
  • Soinu-musikaren saria: 5.000 €
  • Jolasteko erraztasunaren saria: 5.000 €
  • Euskal bideo-joko onenaren saria: 5.000 €

Aurten, honako hauek daude epai-mahaian: Oscar Barda, Them Gamesko lehen exekutiboa eta Parisko La Gaite Lyriqueko aholkularia; Juan Carlos Rodríguez, faseextra.com-eko lehen exekutiboa; eta Daniel Parente, Bootstart-en sortzailea eta Hydra Interactiveko lehen exekutiboa.

Ondoren kategoria bakoitzeko finalistak zehazten ditugu, kategoriak baztertzaileak, ez direla nabarmenduz, hau da, finalista berak hainbat sailetan parte har dezake:

Ideia originala

  • ‘A Song for Viggo’, SaintandSimon (Suedia)
  • ‘Aboard The Lookinglass’, Henry Hoffman (Erresuma Batua)
  • ‘Barbantxo’, Logela Multimedia(Espainia/Euskal Herria)
  • ‘Bokida’, Rice Cooker Republic (Frantzia)
  • ‘Cloud Chasers’, Blindflug Studios (Suitza)
  • ‘Desesparados’, Gameswork (Espainia)
  • ‘Lyriko’, Skilight Games (Estatu Batuak, Japonia, Espainia, Armenia, Errumania)
  • ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia)
  • ‘Mushroom 11’, Untame (Estatu Batuak)
  • ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (Estatu Batuak, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia)
  • ‘Prune’, Joel McDonald (Estatu Batuak)
  • ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika)

Diseinu sortzailea

  • ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania)
  • ‘Los Ríos de Alice – versión extendida’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria)
  • ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia)
  • ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (Estatu Batuak, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia)
  • ‘Pavilion’, Visiontrick Media (Suedia, Japonia)
  • ‘Prune’, Joel McDonald (Estatu Batuak)
  • ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika)
  • ‘Thumper’, Drool (Estatu Batuak, Korea)

Soinu-musika

  • ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania)
  • ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia)
  • ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (Estatu Batuak, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia)
  • ‘Pavilion’, Visiontrick Media (Suedia, Japonia)
  • ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika)
  • ‘Thumper’, Drool (Estatu Batuak, Korea)
  • ‘WildeBeest Revenge’, gotostudio (Espainia)

Jolasteko erraztasuna

  • ‘Divide By Sheep’, Victor Solodilov & Denis Novikov (Ukraina, Errusia)
  • ‘Downhill*’, Screen Implosion (Alemania)
  • ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania)
  • ‘Islabomba’, Sons of a Bit Entertainment (Espainia)
  • ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia)
  • ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (Estatu Batuak, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia)
  • ‘Party Hard’, Pinokl Games (Ukraina)
  • ‘Pavilion’, Visiontrick Media (Suedia, Japonia)
  • ‘Prune’, Joel McDonald (Estatu Batuak)
  • ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika)
  • ‘Thumper’, Drool (Estatu Batuak, Korea)

Euskal bideo-joko onena

  • ‘8DAYS’, Santa Clara Games (Espainia/Euskal Herria)
  • ‘Barbantxo’, Logela Multimedia (Espainia/Euskal Herria)
  • ‘BIOMECHANICAL PEST’, ZEUS SOFT (Espainia/Euskal Herria)
  • ‘Biopatrol’, Ginkgo (Espainia/Euskal Herria)
  • ‘DANA’, Crystalizer Games (Espainia/Euskal Herria)
  • ‘Los Ri­os de Alice – version extendida’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria)
  • ‘The Delusions of Von Sottendorff and his Square Mind’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria)
  • ‘Walikale’, Flying Dodos (Espainia/Euskal Herria)

 

 

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.