Sari gehiago hóPLAYn garatzaile independenteentzat Zorionak hóPLAY 2014ko irabazleei!
  • eu
  • es
  • en

AlhóndigaBilbaok hóPLAYko V. urteurrena hartuko du

hóPLAY Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketak edizio berri bat egingo du azaroaren 27tik abenduaren 3ra AlhóndigaBilbaon, Europako hegoaldean eta estatu mailan indie programazioan erreferente izateko helburuarekin.

Lehiaketa honen bosgarren edizioa da aurtengoa eta nazioarte mailan bideo-jokoaren sektorean nabarmendu nahi duen ekitaldia da, euskal enpresak zabaltzeko aukera ezin hobea.

hóPLAY´14k ondorengo urratsak ditu:

  1. Euskal enpresen nazioartekotzea eta sustapena bultzatzea. Kasu honetan, Google eta hilean 45 milioi irakurle dituen Steel Media bideo-jokoen komunikabide espezializatuen talde britainiarraren laguntza dugu.
  1. V. ediziora arte egindako ibilbidearen balantzea egin. Sektorearen egoera ezagutzeko atzera begirada egitea eta egungo argazki bat egitea. Euskadin sektorearen jatorria eta bere errealitatea erakustea da helburua. Azken urte hauetan gauza asko egin dira sektorean Euskadi mailan eta hóPLAYk sektore hau eta ekintzaileak bultzatzeko balio izan du.

Google Cloud plataforma

Aurten Google Cloud Platform izango dugu babesle. Kredituzko txartel batean 500 $ eskainiko dizkie hóPLAYko parte-hartzaile guztientzat Google Cloud Platform zerbitzuetan inbertitzeko. Honez gain, 100.000 $ko sari berezi bat emango dio hóPLAY lehiaketan parte hartzen duten bideo-joko enpresa sortzaileen artean baldintza batzuk betetzen dituztenei.

Finalistak, Big Indie Pitchera

Gainera, hóPLAYko finalistek pitchingeko saio batetan parte hartzeko aukera izango dute: Big Indie Pitch. Bertan, Pocket Gamer, 148apps, AppSpy eta antzeko nazioarteko kazetariei euren proiektuak aurkezteko aukera izango dute. Honez gain, 8.500 $etan balioztatutako sariak banatuko dira nazioarteko hedabideetan publizitate gaietan inbertitzeko. Ekitaldi honen formatua (E3 Google I/O edo GDC bezalako saioak nazioarte mailan erreferente direnak) ez da inoiz estatu mailan egin.

hóPLAY Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren V. edizioa

Bosgarren urtez jarraian, hóPLAYk indie sektorearen barneko ekitaldi saihestezina izaten jarraitzen du. Lehiaketa honen helburua bideo-joko independenteen produkzioak sustatzea da. Hauek izan behar dituzten ezaugarri berezien artean, originaltasuna, sormena eta berrikuntza daude. Lehiaketaren osasuna ezin hobea da, aurten 112 bideo-joko aurkeztu dira.

Edizio berri honek nazioarteko presentzia garrantzitsua du Norvegia, Frantzia, Holanda, Japonia, Mexiko, Erresuma Batua edo Ameriketako Estatu Batuak bezalako herrialdeekin. 32 proiektu finalistetatik, 18 estatukoak dira, 8 nazioartekoak eta 6 euskaldunak.

hóPLAY´14 sari banaketaren gala azaroaren 28an, 20:30ean, izango da.

Jarduera programa osoa kontsultatu.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.