15 herrialdeko 111 jokok parte hartuko dute hóPLAY-ean Sari gehiago hóPLAYn garatzaile independenteentzat
  • eu
  • es
  • en

AlhóndigaBilbaok hóPLAY 2014 Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren 32 finalistak aukeratu ditu

AlhóndigaBilbaok abenduaren 3tik azaroaren 27ra AlhóndigaBilbaon ospatuko den hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren V. edizioko 32 proiektuak aurkeztu ditu.

Finalista hauek bosgarren edizioan aurkeztutako 112 proiektuetatik aukeratuak izan dira. Lehiaketa honen helburua, bideo-joko berritzaileak, originalak eta heziketa bultzatzen dutenen artean, lan onenak saritzea da.

Edizio berri honek nazioarteko presentzia garrantzitsua du Norvegia, Frantzia, Holanda, Japonia, Mexiko, Erresuma Batua edo Ameriketako Estatu Batuak bezalako herrialdeekin. 32 proiektu finalistetatik, 18 estatukoak dira, 8 nazioartekoak eta 6 euskaldunak.

hóPLAYko sarien banaketa honela izango da:

  • Ideia originalaren saria: 5.000 €
  • Diseinu sortzailearen saria: 5.000 €
  • Soinu-musikaren saria: 5.000 €
  • Jolasteko erraztasunaren saria: 5.000 €
  • Publikoaren sari berezia: 5.000 €
  • Euskal bideo-joko onenaren saria: 5.000 €

Gainera, hóPLAY-ko finalistek estatu mailan inoiz egin den pichingeko ekitaldi berri batean parte hartzeko aukera izango dute eta bere proiektuak nazioarteko kazetariei aurkeztu ahal izango dizkiete. Gainera, 8.500 $-etan balioztatutako publizitate hainbat sari irabazi ahal izango dituzte nazioarteko komunikabideetan.

Ondoren kategoria bakoitzeko finalistak zehazten ditugu, kategoriak baztertzaileak, ez direla nabarmenduz, hau da, finalista berak hainbat sailetan parte har dezake. Finalistak kontsultatu.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.