hóPLAY-k Kepa Acero surflariaren laguntza duen Melting Down bideo-jokoaren aurkezpena hartu du Lanak aurkezteko epearen amaiera
  • eu
  • es
  • en

Abian da Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren seigarren edizioa

Azkuna Zentroak Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren VI. Edizioa jarri du abian, izen berri batekin: AzPlay.

Gaur egun AzPlay (lehen hóPLAY) eredu sendoa da nazioartean, lan berriak sustatzeaz gain, bideo-jokorik berezi, sortzaile eta berritzaileenei ematen baitie saria urtero. Bost urte hauetan 350 proiektutik gora jaso ditu, bost kontinenteetatik etorriak, eta 150.000 euro baino gehiago banatu ditu sarietan.

Proiektuak aurkeztu nahi dituzten pertsonek orri honetan prestatutako inprimakia betez eman beharko dute izena irailaren 30a iritsi aurretik: http://goo.gl/forms/dZozhElZup.

Urriaren 31n jakinaraziko da zein diren hautatutako finalistak.

AzPlayk 5.000 euroko bost sari finkatu ditu kategoria hauetan: ideiarik bereziena, sorkuntzako diseinurik onena, soinumusikarik onena, jokatzeko lanik egokiena eta euskal bideojokorik onena.

Aurten, azaroaren amaieran Bilbon izango den Fun&Serious Game Festival jaialdi indiearen barruan egingo da AzPlay.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.