AlhóndigaBilbaok hóPLAY 2014 Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren 32 finalistak aukeratu ditu
  • eu
  • es
  • en

15 herrialdeko 111 jokok parte hartuko dute hóPLAY-ean

HóPLAY, Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketa sektorearen ezinbesteko erreferente bat bezala finkatu da bere V. edizioan. Lehiaketa honen helburu nagusia bideo-joko independenteen ekoizpenak sustatzea da, haien originaltasuna, sormena eta berrikuntza balore bereizgarriak izanik.

Aurten 15 herrialde desberdinetako 111 jokok parte hartuko dute. Guztira, 13 euskal joko daude, 73 estatukoak eta 25 beste herrialde batzuetatik datoz: Holanda, Portugal, Israel, Errusia, EEBB, Frantzia, Alemania, Singapur, Brasil, Senegal, Danimarka, Kanada, Norvegia eta Uruguaitik, hain zuzen. Epaimahaiak hilabete honetan zehar finalistak aukeratuko ditu eta haien izenak urriaren 31tik aurrera jakinaraziko dira. Azaroaren azken astean estatuko eta nazioarteko jokoetarako Sail Ofiziala izango da eta euskal bideojokoetakoa. Azaroaren 28an sari banaketa egingo da hóPLAY galan, Euskal Bideo-jokoen Egunarekin bat eginez, eta aukerarako programatutako networking ekitaldi bat egongo da.

Nobedade bezala, urte honetan bideo-joko sortzaileek haien proiektuak azaldu ahal izango dizkiete nazioarteko komunikabide espezializatuen kazetariei, Pocket Gamer, AppSpy, 148apps , Kotaku, The Observer, Pocket Tactics, Edge, Wired, Gamespot, GamesRadar edo The Guardian bezala.

hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazioarteko V. Lehiaketa

Bosgarren urtez, AlhóndigaBilbaok Bideo-Joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketa antolatu du, urtean zehar erreferente bilakatu den ekitaldia, Bilbon aisia elektronikoaren sormenetik eta nazioarteko arte interaktibotik datozen aspektu ludiko, teknologiko, industrial, kultural eta sozial desberdinak proiektatzeko.

2014ko edizioak helburu hauek bilatzen ditu:

1. Ekitaldiaren eta euskal enpresen sustapena eta nazioartekotzea bultzatu nahi da atzerritako proiektuen parte-hartze handiagotuz eta bisitari atzerritar gehiago lortuz. Euskal enpresak sektorearen egileekin harremanetan jarri ahal daitezela eta beraien ospea nazioarteko mailara handitu dezatela bilatzen da.

2. V. edizio honetara arte egindako ibilbidearen balantzea egin nahi da Euskadiko sektoreari atzera begiratuz eta gaurko errealitateari argazkia ateratzen. Aurreko edizioetan hóPLAYk 100.000€ baino gehiago banatu zituen sarietan, 34.000 bisitari baino gehiago bildu zituen eta edizio honetan bigarren mailako 600 ikasle baino gehiagok lantegi antolatuetan parte hartuko dute.

Enpresa lokaletarako laguntza

hóPLAY14-k bideo-joko enpresa lokaleentzako laguntza mantenduko du. Horretarako, empresa lokalak eta etorriko diren enpresa atzerritarren arteko topaketak egindo dira. Horrez gain, enpresa lokalei aukera emango zaie komunikabide espezializatuko kazetariei bere proiektuak azaltzeko, Steel Mediaren talde britainiarraren laguntzari esker. Komunikabide hau bideojokoetan eta apps-etan espezializatuta dago eta hilero 45 milioi irakurle baino gehiago ditu.

Bosgarren urtez, hóPLAYk sektore indieko tapaketa paregabea izaten jarraitzen du. Ematen diren sariak hauek dira: jatorrizko ideia hobea, diseinu sortzaile hobea, soinu–musika hobea, jolasteko erraztasun hobea eta euskal bideo-joko hobea (Bilbao Ekintza saria).

Sail Ofizialak 27 eta 28 egunetan zehar epaimahaiak aukeratutako bideo-jokoak aurkeztuko ditu profesionaleei eta estudio bakoitzaren sortzaileak ezagutu nahi dituzten zaleei jardunaldi ireki batzuetan. 28an Big Indie Pitch-a ospatuko da: nazioarteko komunikabideentzako pitching ekitaldia.

Azkenik, 28an hóPLAY14ko Sari Banaketaren Gala ospatuko da eta geroago Delirium Studios-ek eta Indie Burguer Developer-ek (estatuko garatzaile independenteeko elkarteak) jai bat antolatu dute networking-jarduera desberdinekin.

Related Posts
  • All
  • By Author
  • By Category

Leave a Reply

Your email address will not be published.