• eu
  • es
  • en
AzPlay
AzPlay

AzPlay da bideo-jokoaren inguruan Azkuna Zentroak antolatzen dituen jardueren izena.

Jarduera horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
AzPlay, Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Jaialdia. 2010. urtetik gaurdaino egin da, 40.000 lagun baino gehiago bertaratu dira, 220.000 € banatu ditu sarietan, eta 750 proiektutik gora jaso ditu, 5 kontinenteetatik iritsiak.
AzPlay Q1, Q2 eta Q3 hiruhileko bilerak, Euskadiko bideo-jokoen sektorearen dinamizatzaileak.
Joku Play espazio iraunkorra, jendeak bideo-jokoen aukeraketa bat eskuragarri izan dezan.
– Bestelako jarduerak, hala nola bideo-jokoari lotutako proiektuen aurkezpenak, bideo-jokoak testatzea, Global Game Jam, etab.

azplay

  • ORGANIZAZIOA
  • BILBAO

Azkuna Zentroa

Hiriko eraikinik esanguratsuenetarikoa da Azkuna Zentroa. Bertan, kultura eta aisialdirako gune aproposa aurkituko duzu, guztientzako moduko eskaintza anitzarekin. Topaleku ezin hobea da partekatzeko, ikasteko eta gozatzeko, bai banaka, bai taldeka nahiz familiarekin; mundu guztiaren- tzako moduko kultura, aisia zein kirol arloko hainbat proposamen aurkituko dituzu bertan.

43.000 metro koadro ditu Azkuna Zentroak, hiriko ardo-biltegi zaharrak. Eraikin modernista da Azkuna Zentroa, eta “Interes Kulturaleko Ondasun” izaera eman zion Eusko Jaurlaritzak, 1999an; bertan, iragana, oraina eta etorkizuna uztartzen dira. Ricardo Bastida arkitekto bilbotarrak XX. mendearen hasieran diseinaturiko fatxadak eta espazioaren zati bat bere horretan mantendu eta zaharberritu egin dira. Kanpoaldeko klasizismoak kontrastatu egiten du barneko espazio hiritar, berezi, berritzaile eta zurrunarekin. Kasu horretan, Philippe Starck-ek Bilboren bizimodu eta energia islatu nahi izan du, bere diseinuaren bidez.

Erakusketak, kontzertuak, hitzaldiak, haurrentzako tailerrak, orotariko jarduera fisikoak, irakurketa-gunea, kafea hartzeko tokia… Azkuna Zentroaren eskaintza anitza eta egunerokoa da, diziplina anitzeko programarekin eta ordutegi zabalarekin. Noizean behin bisitan datorren horietakoa bazara, edo inguruan bizi bazara, beti aurkituko duzu proposamen erakargarriren bat, zure neurrira egindakoa.

Azkuna Zentroko webgunera joan

Aireportutik Bilbora

Artxandako tuneletatik edo BI-631 errepidetik 20 luzapeneko bidaian aireportutik Bilbora hel daiteke. Bidaiariak ibilbide hau egiteko aukera desberdinak ditu:

BILBO/Aireportua, A3247 Autobusa, egun guztietan erabilgarria: 20 minituro udan eta 30 minuturo urtean zehar. TERMIBUS Geltokira heldu arte, hiru geldialdi egiten ditu: Rekalde etorbideko 14an, Moyua Plazan eta Kale Nagusiko 74an.

Prezioak eta maiztasunak jakiteko kontsultak hemen.
Tel.: 902 222 265.

icon
Sariak

AzPlay Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketak eta bere Sail Ofizialak bideo-jokoaren sormenaren ardura zuzena dutenen lana nabarmendu nahi dute.

icon
Jarduerak

AzPlay-ko astean zehar hainbat jarduera egingo dira profesional, ikasle zein publiko orokorrari zuzenduta.

icon
Aurreko edizioak

Bilbon aitzindaria den AzPlay bideo-jokoen jaialdiak bere zazpigarren edizioa ospatuko du aurten.